Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
GARBIKETA GAZTELUGATXEN
Uztailak 20, larunbata
Badakizue kostaldeko zati hau biotopo babestua dela, eta natura- eta paisaia-balio handikoa? Sarbidea zaila denez, itsasoak itsasertzera ekartzen dituen plastikoak metatu egiten dira eta leku enblematiko hori zikintzen dute. Horregatik, Lurgaiak eta Bermeoko Udalak Gaztelugatxeko garbiketa egitea sustatu dute, batez ere gure itsas inguruneari eragiten dion arazo larri honen inguruan sentsibilizatzeko eta zabaltzeko. Beraz, uztailaren 20an Gaztelugatxen ikusiko dugu elkar, bertako kala plastikozko hondakinez garbitzeko! Lanaren ostean hamaiketakoa izango da. Ez bazara geratuko, esan izena ematean. 9:00ean geratuko gara Eneperi jatetxearen ondoan dagoen goiko aparkalekuan. HEMEN. EMAN IZENA aurreko osteguna baino lehen eta itxaron baieztapena. Plaza mugatuak. Harri handiko hondartza da eta, gainera, irrist egiten du. Eraman oinetako egokiak: mendiko botak edo eskarpinak, esaterako eta gogoratu eguzkitik ondo babestea (kapela, krema…) Eraman ur nahikoa eta zeozer jateko, nahi ba duzu. Izena ematen ba duzu, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. >> Zergatik? |