Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
SARE BERDEAK BIZKAIAGARA EGUNEAN EGONGO DA
Aurtengo BizkaiaGara Eguna Plentzia eta Gorlizeko badian egingo da datorren irailaren 22an. Ekimen honen helburu nagusia herritarrak aktibatzea eta lurraldearen ingurumen-beharrei modu kolektiboan heltzea da.
Jardunaldian zehar ingurune naturala garbitzeko eta kontserbatzeko hainbat jarduera egingo dira, hala nola, urpekariek portuko eremua garbitzea, itsasotik itsaslabarretako zaborra biltzea, paddle surfean eta kayakean Plentziarik Butronerako norantzan itsasadarra garbitzea, edo Plentzia eta Gorliz arteko pasealekua garbitzea, besteak beste.
Gainera, ingurumen-kontzientzia eta parte-hartze komunitarioa sustatzeko, hezkuntza-jarduerak eta sentsibilizazio-uneak egingo dira jardunaldia girotzeko musikaz lagunduta. Garbiketa-jarduerak amaitzean, bazkari herrikoia antolatuko da parte-hartzaileen artean harremanak estutzeko.
SARE BERDEAK 2024ko BizkaiaGara Egunaren beste alderdi garrantzitsuenean hartuko du parte, ELKARTE-GUNEAN. Bertan, hainbat erakundek interesa duten guztiei informazioa eta parte hartzeko aukerak emateko prest egongo gara. SARE BERDEAKez gain, NAKUSARBE, TANTAK ELKARTEA, GOAZEN UP, MAREFONDUM-OCEANIDAS, MATER eta OLA SIN PLÁSTICO erakundeen laguntza izango du ekitaldiak.
Erakunde horien babesari eta herritarren parte-hartze aktiboari esker, 2024ko BizkaiaGara Egunak ingurunean eragin positiboa sortzea bilatuko du, Bizkaiko komunitatearentzat etorkizun jasangarriagoa eraikitzen lagunduz.
Animatu zaitez eta etor zaitez zure lagun, ezagun edota senideekin batera igande polit honetaz disfrutatzera!