AIRE ZABALEKO ITSASPEKO ZINEMA BAKION

Proiektuaren deskribapena

AIRE ZABALEKO ITSASPEKO ZINEMA BAKION

Zinema eta ozeanoa maite dutenek munduko itsasoen edertasuna eta erronkak ospatzeko Bakioko aire zabaleko Itsaspeko Zinema izango dute abuztuan.

Bakioko Bakearen karpa itsaspeko zinema bihurtuko da, planetako itsaspeko paisaia harrigarriei leiho bat eskainiz. Izarren azpiko doako ekitaldi honek gure ozeanoen aberastasuna eta hauskortasuna esploratzeko aukera emango die bertaratutakoei, CIMASUBek hautatutako film laburren bilduma baten bidez.

📆 2024ko abuztuaren 13a

🕠 22:00 etan

“Etorkizun urdina eraikitzen” lelopean, itsas ekosistemak etorkizuneko belaunaldientzat babesteko beharra nabarmentzen du erakusketak. Proiekzioetan hainbat gai jorratuko dira, hala nola arrantza-baliabideen gehiegizko ustiapena eta biodibertsitatearen desagerpena, koralezko arrezifeen kontserbazioa eta bertako arrantzaleen eta balea marrazoen arteko harremana. Ekitaldi honek itsaspeko munduaren edertasuna ospatzeaz gain, haren kontserbazioaren garrantzia nabarmentzen du.

Informazio gehigarria nahi izatekotan egin ezazu klik hemen eta erabili hurrengo helbidea CIMASUBekoekin harremanetan jarri nahi izanez gero: contacto@cimasub.com

Animatu zaitez aire zabaleko zinemaz disfrutatzera!

 

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...