TXIMILETAK EZAGUTZEKO BI TAILER

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

TXIMILETAK EZAGUTZEKO BI TAILER

Udaleko Ingurumen Zerbitzuak eguneko eta gaueko tximeletei buruzko bi tailer antolatu ditu, larunbatean, irailak 14. Tailer hauek “Getxonatura: ezagutu eta zaindu” jardunaldi tekniko-dibulgatzaileetako parte dira eta Fernando Jubete entomologo eta naturalista adituak emango ditu, BOLUE Ingurumen Ikerketak elkarteko Xabi Buenetxearekin batera.

Bi tailerrak landa eremuan emango dira oso-osorik. Eguneko tximeletak ikasteko eta ezagutzeko irteera 11:00etatik 14:00etara izango da, oraindik erabakitzeke dagoen Getxoko leku batean, eta gaueko tailerra Ingurumen Aretoren inguruan egingo da, gaua erortzean. Argi-tranpa batzuk jarriko dira tximeletak erakartzeko.

Bi tailerretan, atzemandako aleak sailkatu eta identifikatuko dira, eta haien biologiari, taxonomiari eta bitxikeriei buruzko xehetasunak azalduko dira. Irteeran, Getxoko biodibertsitatearen inguruan sortzen diren beste alderdi batzuk ere landuko dira.

🚶‍♀️ Jarduera horiek pertsona helduei, gazteei eta adingabeei zuzenduta daudela.

👚 Arropa erosoa eta hotz egiten badu, berokia eramatea gomendatzen da.

🌧 Meteorologia ona ez balitz eta euri-jasa handiak izango balira, ziurrenik bertan behera utzi beharko litzateke jardunaldia.

Tailerretara joateko aldez aurretik izena eman behar daboluenatura@gmail.com helbidera idatziz, zein tailerretara joan nahi den adieraziz (bietan izena emateko aukera dago).

Informazio gehiago jakiteko egin klik hemen.

 

 

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...