JAI GARBIEN ALDE KANPAINA: CLEAN FEST BATERA

Proiektuaren deskribapena

JAI GARBIEN ALDE KANPAINA: CLEAN FEST BATERA

Bilboko Gazte Paneleko Ingurumen saila Jai Garbien Alde Kanpainaren parte diren Ola Sin Plástico eta Fridays For Future elkarteekin jarri zen kontaktuan Bilbo inguruko talde ekologisten kezkak ezagutzeko. Elkarteek jada aurrera eramaten ari ginen Jai Garbien Alde kanpainaren berri eman zioten eta horren harira irailaren 28an Clean Fest BATERA jardunaldia antolatuko da Bilboko La Perrera Espazioan.

Egun osoko jardunaldiaren helburua Bilboko gazte elkarteen eta elkarte ekologisten artean indarrak batzea da. Hackathon deituko ekimena eramango dugu aurrera, hau da, denoi eragiten digun arazo bati (jaiek eta botiloiek sortutako hondakinak) konponbide praktikoak eta iraunkorrak aurkitzea. Horregatik, zure parte-hartzea funtsezkoa da aldaketa bultzatzeko eta Bilbo berdeago eta iraunkorrago bat sortzeko!

Lankidetza-ekitaldi honetan, gune dinamiko baten parte izatera gonbidatzen zaitugu, bertan taldean lan egin ahal izango duzu, ideiak partekatu eta proposamen zehatzak garatu ahal izango dituzu gure ospakizunek ingurumena errespetatzen duten esperientzia bat izatea lortzeko. Gainera, gure inguruaren etorkizunarekin konprometituta dauden pertsonekin konektatzeko espazioa izango da.

Egin erronkarekin bat eta izan konponbidearen parte!

Izena emateko egin klik hemen edo idatzi hurrengo emailera: kaixo@sareberdeak.eus.

 

 

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...