Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
EUROPAKO MUGIKORTASUN ASTEA GETXO
Getxok Europako Mugikortasun Astea ospatuko du, herritar guztientzako doako hainbat jarduerarekin, horien artean, partekatutako espazio publikoari lotutakoak, irailaren 16tik 22ra.
Herritar guztientzako doako hainbat jarduerarekin, horien artean, partekatutako espazio publikoari lotutakoak. Europar ekimen honen jatorria den Autorik gabeko Eguna irailaren 22an ospatuko da, eta berritasun gisa moto elektrikoak probatzeko eta ibilbide txiki bat egiteko aukera izango da Areeta aldean, haurrentzako jarduerez eta jolasez gain.
Programatutako jardueren artean, Bizikleten oinarrizko mekanika eta mantentzen-lanak eta Mugi zaitez familiarekin tailerrak. Ikasi pedalei eragiten ekimena, Txirrindularientzako Lehen Sorospenak ikasteko jarduera eta Egin korrika ekimena, besteak beste.
Irailaren 22an, Autorik gabeko Eguna ospatuko da, belaunaldien arteko jardunaldi bat izango da, 11:00etatik aurrera, udalerrian zehar, Areetako Geltokia plazatik abiatuta. Areetako Kale Nagusian eta Algortako Telletxen, honako ordutegian: 11:00-14:00h. eta 17:00-20:00h., familian gozatzeko hainbat jarduerekin, hala nola kart eta moto txikien zirkuituak, skate tailerra, egurrezko jokoak, motor elektrikoen prograk eta beste hainbat sorpresa, Getxoko elkarte, GKE, kirol klub eta saltoki batzuekin elkarlanean.
Autorik Gabeko Eguna dela eta, 08:00etatik 20:00etara, Algortako eta Areetako erdiguneetako kale batzuk itxita egongo dira aparkatzeko eta ibilgailu pribatuen joan-etorrietarako. Ibilgailuak kale horietako garajeetatik soilik irten ahal izango dira. Murrizketek ez diete eragingo garraio publikoari eta Udalaren aldez aurreko baimena duten establezimenduetako ibilgailuei. Baimen-eskaerak egiteko: ingurugiroa@getxo.eus. Udalak herritarren laguntza eskatzen du ibilgailuak adierazitako kaleetatik kentzeko, programatutako jarduerak ez oztopatzeko. Gune horietan aparkatutako ibilgailuak garabiak kenduko ditu.
Aldez aurretik izena eman behar den jardueretarako, hauetara zuzendu: tel.: 605 74 90 64 edo getxomovilidad@gmail.com helbide elektronikoa (nahi den jarduera, izena, abizenak eta telefono mugikorra zehaztuz).
Informazio gehiago hemen duzue.