“MIKROPLASTIKOEI UKO” KANPAINA

Proiektuaren deskribapena

MIKROPLASTIKOEI UKO KANPAINA

Tantak Gobernuz Kanpoko Erakundea Sare Berdeak-en kolaboratzaile berria da eta ekintzaz beteta datoz aste honetarako!

Egingo diren bi ekintzak “Mikroplastikoei UKo” kanpainaren barruan kokatzen dira, Uribe Kostako Mankomunitateak sustatutako ingurumen sentsibilizazio eta hezkuntza kanpaina. Kanpainaren helburua gizakiok naturan sortzen ditugun inpaktuei buruzko ezagutza eta kontzientzia handiagoa sortzea da, ingurune naturaleko plastikoak eta itsasoetako mikroplastikoak bereziki azpimarratuz.

Alde batetik, urriaren lehen asteazkenean: ZIENTZIA ETA DIBULGAZIO TAILERRA egingo da. Bertan mikroplastikoak non aurkitzen ditugun eta horrek planetari, gure osasunari eta egunerokotasunari nola eragiten dion ikasi eta ulertuko dugu. Doako tailer praktikoa izango da, 16 urtetik gorakoentzat zuzenduta eta PiE-UPV/EHU eta ItsasMuseum Bilbaoko zientzilariek emango dute. Ludoteka zerbitzua 3-12 urteko haurrentzat.

🗓 Urriak 2

🕐18:00h

📍Urdulizko Kultur Etxean

📝 Izen-ematea email bidez: iratxe@tantak.eu

Beste aldetik, ostiralean, hilak 4ean “Plast & Co” antzerki familiarra izango da plastikoen erabileraz kontzientziatzeko. Antzerki lana 4 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da bereziki gomendatua. Emanaldia euskaraz izango da eta 50-55 minutu inguruko iraupena izan​go du. Ez galdu aukera hau familian obra dibertigarri eta hezigarri batez gozatzeko, ingurumenaren zaintzari buruz hausnartzera gonbidatzen baitu!

🗓 Urriak 4

🕐18:30h

📍Urdulizko Kultur Etxean

📝 Ez da izen-ematerik behar. Aforoa bete arte

Informazio gehiago hemen eta hemen.

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...