ASTEKLIMA GETXON

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

ASTEKLIMA GETXON

Klima aldaketaz eta horren eraginez kontzientziatzeko, Getxoko Udalak lehenengo aldiz antolatu du ASTEKLIMA-Klima eta Energiaren Astea, urriaren 21etik 27ra.

Egitarauak adin guztietarako jarduera ludiko eta praktiko ugari izango ditu, funtsezkoak gure ohituren aldaketa positiboa sustatzeko:

  • Urriak 21: Eman dohaintzan, birziklatu eta lagundu ingurumenari. Areetako Geltokia plazan.
  • Urriak 22: Etxetresna elektriko txikiak konpontzeko tailerra. Getxolanen (Ogoño 1, Areeta).
  • Urriak 23: Modu iraunkorrean gidatzeko ikastaroa. Villamonteko Kultur Aretoan.
  • Urriak 24: Faktura elektrikoa ulertzeko eta aurrezteko aholkuei buruzko tailerra. Getxolanen.
  • Urriak 24: Blue dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izango da BC3-ko aditu batekin. Romo Kultur Etxean.
  • Urriak 25: 0 Km-ko elikagaiak + produktu dastaketa. Getxolanen (Areeta).
  • Urriak 26: Ibilbidea Galeatik Tunelbokaraino. Bioblitz jarduera izango da Maria Kristina parkean.
  • Urriak 27: Esperientzia interaktibo bat izango da, herritarrak klima-aldaketari aurre egiteko beharraz jabe daitezen mobilizazio- eta hezkuntza-ekintzekin. Algortako San Nikolas plazan.

Doako jardueretan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute 605 74 90 64 telefono zenbakiaren edo asteklimagetxo@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez, aukeratutako jarduera, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia jarriz.

Egunero egingo diren jardueren inguruan informazio gehigarria jakin nahi izangez gero egin klik hemen.

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...