Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
“KONTUZ! EZ NAZAZU ZAPALDU!” PROIEKTUAREN HIRUGARREN EDIZIOA
Plentziako itsas Estaziotik (PiE-UPV/EHU) duela hiru urte STEAM herritar-zientzia inklusiboko proiektu bat garatzen ari dira. Proiektuaren izena: “Kontuz! Ez nazazu zapaldu! – ¡Atención! ¡No me aplastes!” da.
Proiektuaren hirugarren edizioan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago, epea urriaren 7tik azaroaren 7ra bitartekoa da eta haien weborriko inprimakiaren bidez eman behar da izena. Hona hemen esteka: https://www.ehu.eus/ PIE/ez-nazazu-zapaldu/eu/ parte-hartu/
Proiektua bigarren hezkuntzako eskolei eta zientziako ekintzak egiteko oztopo handienak dituzten erakunde edo kolektiboei zuzenduta dago. Aurreko edizioetan parte hartu duten elkarte batzuk hurrengoak dira: APNABI, GORABIDE, GREGORIO YBARRA, BIZITEGI, BERRIZTU, BEGISARE… Proiektuaren talde zientifikotik elkarteetako arduradunekin elkarlanean aritzen gara proiektuan zehar beharreko materiala, ordutegiak, eta sor daitezkeen erronka guztiak taldeari egokitzeko.
Proiektuaren helburu nagusia gure hondartzek ingurumenean duten garrantziaz sentsibilizatzea dena, arreta eskala mikroskopikoko biodibertsitatean eta hura arriskuan jartzen duten elementuetan jarriz (plastikoak, kasu honetan). PiE-UPV/EHU-ko proiektuaren talde zientifikotik 4 orduko PRESTAKUNTZA eskainiko du elkarte/entitate/eskola bakoitzeko arduradunei haien taldea gidatzeko gai izan daitezen. Prestakuntza jaso ondoren taldeek aukeratutako hondartzan laginketak egingo dituzte eta PiE-UPV/EHU-ko instalazioak erabili ahalko dituzte analisiak egiteko. Zuen emaitzak datu-base batean bilduko ditugu. Ondoren, 2025eko ekainean proiektuan parte hartu dugun guztiak elkartuko gara Bizkaia Aretoan (Bilbo) antolatuko dugun Ezagutza Azokan.
Harremanetan jartzeko idatzi atencion.nomeaplastes@gmail.com edo deitu 946018460 zenbakira.