Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
EZAGUTU GIDA DIDAKTIKO BERRIA: OZEANO JASANGARRI BATEN ALDEKO HEZKUNTZA
UN Etxeak, Eusko Jaurlaritzako Natura Ondarearen eta Klima Aldaketaren Zuzendaritzarekin lankidetzan, Ozeano Alfabetatze Didaktika Gida aurkezten du. Gida hau ozeanoen jasangarritasuna eta klima-aldaketa lantzeko proposamenak eskaintzen dituen tresna funtsezkoa da, jasangarritasunaren eta klima-aldaketaren aurkako borrokarekin konprometitutako hezitzaileentzat.
Gidaren helburua da haur eta gazteei gure ozeanoak babesteko inspirazioa ematea, jarduera dinamikoak eta Garapen Jasangarrirako Helburuetan – GJH 13 eta 14 – oinarritutako hezkuntza estrategiak uztartuz.
Ikuspuntu berritzaile baten bidez, baliabideak eskaintzen dira teoria ekintzarekin lotzeko eta ikasleen ingurumen-kontzientzia sustatzeko, adin guztietarako egokituta.
Zer aurkituko duzu gidan?
- Jarduera praktikoak, hala nola sentsibilizazio-kanpainak, hondartza garbiketak eta film labur dokumentalak sortzea.
- Proposamen pedagogikoak, ozeanoaren zaintza hezkuntza-kurrikulumaren parte bihurtzeko.
- Tailerrak eta baliabide sortzaileak, ikerketa, hausnarketa eta ekintza sustatzeko.
Zergatik da garrantzitsua?
Ozeanoa ezinbestekoa da Lurreko bizitzarako, baina mehatxu larriak ditu, hala nola azidotzea, gehiegizko arrantza eta biodibertsitate-galera. Gida honek irakasleak eta ikasleak gaitzea bilatzen du erronka horiei aurre egiteko, gure komunitateetan aldaketa eraldatzailea sustatuz.
Deskargatu gida hemen: gida-didaktikoa-ozeanoa

