Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
Donibane okupazio-zentroa Leioan dago, eta desgaitasun desberdinak dituzten pertsonekin lan egiten du. Ingurumen-gaiekin lotutako lan-ardatzak dituzte, baina zentzu horretan ikaskuntza praktikoagoa eta errealagoa eskaintzeko interesa dute. Hondakinen gaiaz ari garela, sinergia bat sortu zen 4ecoBilbaorekin. Saltoki txiki honek garbiketa-produktuen ontzi hutsak behar ditu. Higienizatu ondoren, berriro erabiltzen ditu ontziratu gabeko garbiketa-produktuak merkaturatzeko. Beraz, Donibane zentroan ontziak biltzeko gune bat koordinatzea erabaki da, ondoren 4ecoBilbao erabili ahal izateko. Horrela, okupazio-zentroaren erabiltzaileak berak izan daitezke 4ecoBilbaora hurbilduko direnak, ekonomia zirkularrean oinarritutako sistemetan sartuz gero edukiontzian uzten ez diren ontziekin gertatzen dena bertatik bertara ezagutzeko. Proiektu horri eta 4ecoBilbaok eman dezakeen informazioari esker, erabiltzaileek ingurumen-inpaktu txikiagoa duten kontsumo-alternatibak ezagutuko dituzte.
Donibane zentroak 4ecoBilbaora egindako bisitaren eta 4ecoBilbaok Donibane zentroan eskeinitako hitzaldiaren argazkiak jasotzen dituen galeria.
Gainera, martxoaren 14an zentroak Galindoko HUA bisitatu zuen Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren bisitei esker. Instalazio horretan bisitarientzako pabiloi bat dago, eta erakusketa horretan uraren kutsadura, ingurunearen bilakaera eta hobekuntza, hondakin-uren tratamendu-prozesua, ekonomia zirkularra eta hondakinen kudeaketa jorratzen dira. Horrela, arazo horren errealitatea ondo ezagutu ahal izan zuten. Hemen duzue bisita laburtzen duen bideoa.
Uraren zikloa osatzeko apirilaren 22an Deustuko sifoia bisitatu zuten eta maiatzaren 13an Beteluriko Edateko Uren Araztegia. Hemen dauzkazue zenbait argazki:
Deustuko sifoira egindako bisitaren argazkiak
Beteluriko Edateko Uren Araztegira egindako bisitaren argazkiak
Proiektu hau beste zentro, enpresa, erakunde eta abarrek erreplika dezakete, eta hori koordinatzeko kaixo@sareberdeak.eus helbidearekin harremanetan jarri besterik ez duzue.
#SBDonibaneekonomiazirkularra