Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
Euskal Herria Museoa Gernika-Lumon dagoen historia museoa da. Hauek dira eskeintzen dituen ekintzetako batzuk:
1) Basoak Historian tailer didaktikoa
Agenda 2030ekin lotutako jarduera. Helburua, ikasleek basoek eta zuhaitzek Euskal Herrian izan duten garrantzia ulertzea: zuhaitzek euskaldunontzat daukaten sinbologia eta baliabide material bezala emandako erabilerak. Sarrera, ikus-entzunezko batekin; ondoren, Museoa bisitatuko da, gai horrekin lotutako baliabideak erabiliz. Bukatzeko, adinaren arabera, jarduera hauetako bat egingo dute parte-hartzaileek:
- Berrerabiltzearen inguruko tailerra (4–8 urtekoak)
- Pista-jokoa Europako Parkean (9–12 urtekoak)
Prezioa: 1€ ikasleko
Noiz: Asteartetik ostiralera 10:00etatik 14:00etara bitartean
Basoak historian tailer didaktikoaren argazkiak
2) Paseo botanikoak
Iñaki Gonzalo biologoaren gidaritzapean Euskal Herria Museoko lorategiaren eta Europako Herrialdeen Parkearen historia eta botanika hobeto ezagutzeko bisita gidatuak eskaintzen dira urtean zehar. Urtaro bakoitzeko berezitasunak ezagutu, ehun urteko zuhaitzak erakutsi eta abar luze batez gozatzeko aukera zabaltzen da ingurune pribilegiatu honetan.
- Neguko paseo botanikoa: Otsailak 26 – 11:30
- Udaberriko paseo botanikoa: Maiatzak 20 – 18:00
- Udako Paseo botakikoa: Abuztuan (data konfirmatzeke)
- Udazkeneko paseo botanikoa: Urrian (Data konfirmatzeke)
Prezioa: 2€ pertsonako
Paseo botanikoaren argazkiak
Bi ekintzetan parte hartzeko erreserba ezinbestekoa 94 625 54 51 edo euskalherriamuseoa@bizkaia.eus