Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
Apirilaren 14tik 24ra Equinoccio Naturak hainbat jarduera egingo ditu Urduñako Turismo Bulegoak Aste Santu honetarako antolatutako egitarauaren barruan: familientzako ornitologia tailerra hilaren 14an eta hegaztiak ikusteko ibilbideak 17an eta 24an.
Informazio gehiago ikus dezakezue erantsitako artxiboetan eta webgunean:
https://www.ordunaturismo.com/gogoratu/berrienak
Nahitaezkoa da aldez aurretik izena ematea. Erreserbak webgune honen bidez egiten dira: https://www.ordunaturismo.com/index.php?idioma=2&seccion=499
✔️ Haurrentzako eta familientzako ornitologiako tailerra
🗓️ Apirilaren 14an, osteguna, 11etatik 13etara
📍 Antiguako Santutegiaren kanpoaldean
💸 Prezioa: 4 €helduak eta 3 €haurrak
Jarduera honako hau izango da: prismatiko magiko batzuk egitea txikienekin; hegaztiak nola behatu, nola identifikatu, eta hegaztiei buruzko orokortasunak, lumekin, egagropilekin, etab.; hegaztiak identifikatzeko jokoa argazkiekin; eta denbora badago hegaztiak ikusteko ibilbide labur bat egingo da inguruan. Jarduerak parte-hartzaileen adinera egokituko dira.
✔️ Hegaztiak behatzeko ibilbidea Ruzabalgo herrixketan zehar
🗓️ Apirilak 17, igandea, 9: 30etatik 13: 30etara
📍Hasiera puntua: Lendoñobeiti
💸 Prezioa: 6 € helduak eta 3 € haurrak
Landa-inguruneetan, zuhaixketan eta basogintzan ohikoak diren hegaztiak ikusteko ibilbidea (kurrukak, tarabillak, miru beltza, belatxingak, ikazkinak, eskribauak).
✔️ Hegaztien behaketa Gorobel mendilerrotik Nerbioi Gainerantz
🗓️ Apirilak 24, igandea, 9: 30etatik 13: 30etara
📍 Hasiera puntua: Untzako aparkalekua (Urkabustaiz)
💸 Prezioa 6 € helduak eta 3 € haurrak
Hegazti harrapariak, harkaiztarrak eta txori menditar txikiak (sai zuria, sai arrea, belatxinga mokogorria, belatxinga mokohoria, belea, hegatxabalak, txokak, tuntunak, berdantzak) ikusteko ibilbidea.
Informazio gehiago Urduñako Turismo Bulegoan:
• Telefonoa: 945 38 43 84
• Posta elektronikoa: Turismo@urduna.com