Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
Ekainaren 18an, Ingurumen Sailak antolatutako “GETXONATURA: EZAGUTU ETA ZAINDU” izeneko jardunaldien edizio berri bat izango da. Oraingo honetan, natura-ibilbide gidatua proposatzen da, itsaslabarretatik , fauna harkaiztarra eta kostaldeko txilardiari lotutakoa gozatzeko eta ezagutzeko. Gainera, habitat interesgarri honetan geldituko gara bertako landareak eta berezitasunak ezagutzeko.
Transektoa goizeko 8:30etan hasiko da eta 12:30ak arte luzatuko da, gutxi gorabehera. Aixerrotako errotaren parean dauden bankuak izango dira bilera-lekua, eta bertatik hasiko da ibilbide gidatuko jarduera. Izena eman behar da boluenatura@gmail.com helbidean.
Informazio gehiago: https://www.getxo.eus/eu/medio-ambiente-movilidad/biodiversidad/biodiversidad-menu1