Barrika Batu

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

Sentsibilizazio proiektu honen helburua da udalerriko edukiontziak egoki erabil daitezen bultzatzea

Irailean, Barrikako Udalak “Barrika Batu” kanpaina jarriko du abian. Kanpaina horren helburu nagusia zaborrak modu egokian kudeatzeak duen garrantziaz jabetzea da. Birziklatze-edukiontziak behar bezala erabiltzea eta, batez ere, bosgarren edukiontzia erabiltzearen ingurumen-onurak balioestea. Barrikako herritar guztiek, haurrek, gazteek eta adinekoek bertako eduki eta jarduerez gozatu ahal izango dute.

Kanpainak hainbat bloke izango ditu, bakoitza formatu desberdinean aurkeztuta, sarbidea errazteko, bai bide digitaletik, bai aurrez aurre. Bloke nagusietako bat webgune dinamiko eta interaktibo bat izango da, www.barrikabatu.com, informazio-bideoak, joko interaktiboak eta deskargatu daitekeen materiala izango dituena, besteak beste. Orrialde hau eguneratuz joango da kanpainak aurrera egin ahala, materiala mailaka eskainiz eta aurrez aurre egingo diren jarduerak argitaratzeko informazio-atari gisa ere balioko du.

Proiektu honen beste indarguneetako bat aurrez aurreko jarduerak izango dira. Kanpainaren helburuak herritarrekin zuzenean landu ahal izateko, hainbat jardunaldi eskainiko dira udalerriko hainbat tokitan.

Gainera, Muriolako hondartza bi aldiz garbituko da; bertan, itsas hondakinak biltzeaz gain, kostaldean bizi den marearteko flora eta fauna azalduko dira. Publiko guztientzat egokiak diren jarduerak, herritarrak modu atseginean kontzientziatu nahi dituztenak. Egun horiek irailaren 24an, larunbata, eta azaroaren 6an, igandea, izango dira. Biak goizez, 9:00etatik 13:00etara.

Era berean, dibulgazio eta hezkuntza-jardunaldi bi egingo dira, adin guztietako jendearentzako tailer, joko eta dinamikekin. Kanpainan zehar transmititutako balioak eta ohiturak praktikan jartzea dute helburu. Jardunaldi horiek urriaren 22an, larunbata, Goierriko frontoian, eta azaroaren 19an, larunbata, Nagusien Etxean, udal-pilotalekuaren ondoko lokalean, egingo dira, 10:00etatik 14:00etara.

  • Aurrez aurreko sentsibilizazio-jardunaldiak

Azkenik, kanpainari buruzko informazioa aurrez aurreko bidea nahiago duten helduei helarazteko asmoz, bi sentsibilizazio-jardunaldi eskainiko dira. Hitzaldi horiek ordubete inguru iraungo dute. Urriaren 20an, osteguna, Nagusien Etxean eta azaroaren 23an, asteazkena, Nagusien Etxean egingo dira 19:00etan.

  • Tantak erankundearen laguntzarekin

Barrika Batu kanpaina egiteko, Udalak Tantak erakundea izan du kontuan. Uribe Kostako elkartea. Gaur egun, besteak beste, ingurumena sentsibilizatzeko proiektu bat egiten ari da Uribe Kostako ikastetxeetan, Mankomunitateak sustatuta. Erakunde horrek osasuna eta ingurumena ditu oinarri, eta bere helburu nagusietako bat gure ingurune naturalaren zaintzari buruzko kontzientzia sortzea da.

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...