Proiektuaren informazioa
Gaiak Natur ingurua babestea
Proiektuaren deskribapena
JARDUNALDIA GETXON
Datorren abenduaren 28an Lurgaia Fundazioak Getxon itxaroten zaituzte urteko azken jardunaldian.
Kantarepen, portu zaharran, iristeko oso zaila den horma harritsu batean, katu-azkazalaren (Carpobrotus edulis) populazio bat dago, leku horretatik kendu behar den espezie exotiko inbaditzaile bat. Fundazioko langileak eskalada-materialarekin jaitsiko dira landarea ateratzeko, eta beste guztiak hondakinak behetik biltzeaz arduratuko dira.
Honek luze joko ez duenez, gainerako orduetan hegaztiei buruz hitz egingo da, eta itsas inguruneko hainbat alderdiri buruz eta ikuspenen bat ere egin ahal izango da. Eraman zuen prismatikoak.
9:30etan Kantarepen, kaiaren amaieran.
IZENA-EMAN: info@lurgaia.org