Proiektuaren informazioa
Kategoriak Bukatuak
Proiektuaren deskribapena
FORMAKUNTZA ZIENTZIA HERRITARRAREN INGURUAN
Surfrider-etik doako formakuntza eskainiko da zientzia herritarraren inguruan. Martxoan, Donostian egingo da.
Surfrider-en herritar zientziaren inguruan 2 programa dauzkate, guztiontzat eskuragarri direnak: Ocean Initiatives eta Plastic Origins. Doako prestakuntza honekin helburua da horiek ezagutaraztea eta interesa duten pertsonekin praktikan jartzea.
Prestakuntza programa honakoa izango da:
- 1. saioa (3h) – Martxoak 3 edo 4: Ocean Initiatives eta Plastic Origins ezagutzeko prestakuntza teorikoa Impact HUb Donostian. Hamaiketakoa egongo da.
- 2. saioa (3h) – Martxoak 17 edo 18: Ocean Initiatives programaren formakuntza praktikoa Zurriola hondartzan. Hamaiketakoa egongo da.
- 3. saioa (3h) – Martxoak 24 edo 25: Plastic Origins programaren formakuntza praktikoa Urumea ibaian. Hamaiketakoa egongo da.
- 4. saioa (3h) – Martxoak 31 edo apirilak 1: Ikasitakoaren berrikuspena eta partekatzeko momentua. Hamaiketakoa egongo da.
Formakuntzaren egunak ostiral arratsaldean edo larunbat goizean izango dira, parte hartzen dutenen ordutegien arabera.
Parte hartzeko interesa baduzu idatzi mballesteros@surfrider.eu -ra.