URDUÑA: TXIKIBIRDING ETA IBILBIDE ORNITOLOGIKOA EKAINEAN

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

URDUÑA: TXIKIBIRDING ETA IBILBIDE ORNITOLOGIKOA EKAINEAN

Urduñako Turismo Bulegoak jardueraz betetako ekaina antolatu du. Horien artean, hegaztiekin zerikusia duten 2 jarduera egingo dituzte: “Txikibirding“, umeentzako eta nagusientzako ornitologia joko-tailerra hilaren 17an, larunbata, eta hegaztiak ikusteko ibilbidea 18an.

Ekainak 17, larunbata, 11etatik 13etara: Txikibirding, hegaztien behaketa familian. Antiguako Santutegiaren kanpoaldean egingo da. 5 urtetik gorako haur eta familientzako jarduera. Jarduera hau izango da: umeekin prismatiko magikoak egitea; hegaztiak behatzeko moduari buruzko sarrera hitzaldia, nola identifikatu, eta hegaztiei buruzko orokortasunak, lumekin, egagropilekin, etab.; hegaztiak argazkiekin identifikatzeko jolasa; eta hegaztiak ikusteko ibilbide laburra. Jarduerak parte-hartzaileen adinetara egokituko dira. Prezioa: 3 euro.

Ekainak 18, igandea, 9etatik 13etara: Gibijo mendilerroan barrena, Nerbioiko jauzirantz. Hegazti harrapariak, harkaiztarrak (ebakiak) eta txori menditar txikiak ikusteko ibilbidea: sai zuria, sai arrea, belea, hegatxabalak, totoviak, zuhaitz-bisbita, alpetar bisbita, pardilloak, azentorea, eskribau menditarra, orburu dortsangorria, etab. Unzako aparkalekua (Urkabustaiz). Zailtasun teknikorik gabeko ibilbide erraza, desnibel gutxikoa. Prezioa: 6 euro. Jarduera ondo garatzeko, ez da txakurrik onartzen.

Turismo Bulegoak prismatikoak emango dizkie parte hartu nahi duten pertsonei.

Informazio gehiago Urduñako Turismo Bulegoan: 945 38 43 84 telefonoan eta turismo@urduna.com helbidean.

Aldez aurretik izena eman behar da. Erreserbak https://www.ordunaturismo.com/ms webgunearen bidez egingo dira.

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...