Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
BEOW – BASQUE ENVIRONMENT AND OCEAN WEEK
Ekainaren 5etik 11rako astean Basque Environment and Ocean Week (BEOW 2023) ekimenaren bigarren edizioa egingo da. Ingurumenari eta ozeanoei buruzko aurrerapen zientifiko eta teknologikoak herritarrei hurbiltzeko astea, ekainaren 5ean, Ingurumenaren Munduko Egunarekin, eta ekainaren 8an, Ozeanoen Munduko Egunarekin bat eginez. Nakusarbe Elkarteak antolatuta, Itsasmuseum Bilbao-rekin lankidetzan, BEOWren helburu nagusia zientzia zabaltzea eta ingurumenari buruzko kontzientziazioa bultzatzea da, gure eguneroko ohituretan eragiten saiatzeko eta, maila indibidualean eta kolektiboan, Lur Planetaren kontserbazioan dugun erantzukizunari buruz hausnartzeko. Astean zehar, publiko orokorrari zuzendutako hainbat jarduera egingo dira.
Programa: BEOW-NOTA PRENSA PROGRAMA
Informazio gehiago hemen