Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
OCEAN INITIATIVES
Ocean Initiatives hondartzetan, aintziretan, ibaietan eta itsas hondoetan biltzeko ekintzak dira, boluntarioek antolatuak Surfriderren laguntzarekin.
- Arazoaren iturrira begira: Boluntarioek Surfriderri bildutako hondakinei buruzko informazioa ematen diotenean, kutsadura ikertzen eta legedian eragiten laguntzen ari dira.
- Jendea ekintzara pasatzera animatzea: Surfriderrek boluntarioei laguntzen die bilketa erabat autonomoak antola ditzaten, hainbat tresnarekin eta ikuspegi hezitzailearekin.
- Sentsibilizazio publikoa sortzea: Programaren esparruan antolatutako bilketetan bat egitean, parte-hartzaileek kutsadurak hondakinekin duen eragina ezagutzen dute.
Bilketetarako behar den materiala doan eska daiteke webgunetik, antolatzailearen gida bat dago egin beharreko urratsak ezagutzeko eta Surfrider edozein kontsulta edo partaidetzarako eskuragarri dago mballesteros@surfrider.eu helbidera idatziz.
Anima zaitez eta parte hartu!