Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
EZ DAGO B LURZORURIK: BERRINDARTU DEZAGUN IKERKETA ETA EGIN DEZAGUN INGURUMEN HEZKUNTZAREN ALDEKO APUSTUA
“Ez dago B lurzorurik” aukera bat da lurzoruaren eta landaretzaren garrantziari buruzko funtsezko ezagutzak eskuratzeko, lurreko ekosistemen kudeaketa iraunkorrago eta integralago baterantz igarotzeko. Iraunkortasunean eta ingurumenean erreferente diren euskal erakundeetako irakasleen, ikertzaileen, ingurumen-teknikarien eta kudeatzaileen esperientziaren bidez, jabetuko gara beharrezkoa dela lurreko ekosistemen erabilera iraunkorra eta ingurumen-hezkuntza sustatzea.
- Modalitatea: Ikastaroa aurrez aurre (Bizkaia Aretoa, Bilbo) eta online (ZOOMen bidez) egin daiteke.
- Datak: Uztailaren 27an eta 28an izango da, goizez.
- Ikastaroa Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak homologatu du unibertsitateaz kanpoko irakasleentzat. Balio akademikodun ziurtagiria lortuko da.
Informazio gehiago eskuratu eta matrikula egin dezakezu hemen
Aprobetxatu aukera hau!