Pribatutasuna politika

WEBGUNEAREN PRIBATUTASUN-POLITIKA

www.sareberdeak.eus

I. PRIBATUTASUN-POLITIKA ETA DATUEN BABESERAKO POLITIKA

Indarrean dagoen legerian ezarritakoa errespetatuz, (aurrerantzean, Webgunea ere bai) bildutako datuen arriskuetara egokitutako segurtasun-mailaren araberako beharrezko neurri teknikoak eta antolamenduzko neurriak hartzeko konpromisoa hartzen du Sare Berdeak programak.

Pribatutasun-politika honek barne hartzen dituen legeak

Interneten datu pertsonalak babestearen arloan indarrean dauden espainiar eta europar araudiei egokituta dago pribatutasun-politika hau. Zehazki, ondorengo arauak errespetatzen ditu:

  • 2016/679 Araudia (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa (DBAO).
  • 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa (DBLO-EDB).
  • 1720/2007 Errege Dekretua, abenduaren 21ekoa, datu pertsonalei buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatuko duen Araudia onesten duena (DBLOGE).
  • 34/2002 Legea, uztailaren 11koa, Informazio Gizartearen eta Merkataritza Elektronikoaren Zerbitzuei buruzkoa (IGMEZL).

Datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna

Hauxe da Webgunean biltzen diren datu pertsonalen tratamenduaren arduraduna: Sare Berdeak Programaren Idazkaritza Teknikoa (aurrerantzean, Tratamenduaren Arduraduna). Hauexek dira haren harremanetarako datuak:

Helbidea:
San Bizente kalea 5, 1. ezk. 48001 Bilbo
Harremanetarako telefono-zenbakia:  (+34) 669 670 523
Harremanetarako helbide elektronikoa:  kaixo@sareberdeak.eus

Izaera Pertsonaleko Datuen Erregistroa

DBAO araudiaren eta DBLO-EDB legean ezarritakoa betetze aldera, jakinarazten dizugu Webgunearen orrietan dauden galdetegien bitartez bildutako datu pertsonalak gure fitxategietan gordeta geldituko direla eta tratatu egingo direla, Sare Berdeak programaren eta Erabiltzailearen artean ezarritako konpromisoak erraztu, bizkortu eta betetzeko helburuz, edo Erabiltzaileak betetzen dituen galdetegietan ezartzen den harremanari eusteko, edo haren eskaera edo kontsultei erantzuteko. Halaber, DBAO araudian eta DBLO-EDB legean aurreikusitakoari jarraiki, eta DBAO araudiaren 30.5 artikuluak aurreikusten duen salbuespena aplikatzekoa izan ezean, tratamendu-jarduketen erregistro bat egongo da, haien helburuen arabera, datuak tratatzeko egiten diren jarduketak eta DBAO araudian ezartzen diren gainerako inguruabarrak xehatuko dituena.

Datu pertsonalen tratamenduari aplikatzeko printzipioak

Erabiltzailearen datu pertsonalen tratamenduak DBAO araudiaren 5. artikuluan eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 4. artikuluan eta ondorengoetan jasotzen diren ondorengo printzipioak bete beharko ditu:

  • Zilegitasun, leialtasun eta gardentasun printzipioa: uneoro eskatuko da Erabiltzailearen baimena, datu pertsonalak biltzearen helburuei buruzko informazio erabat gardena eman ondoren.
  • Helburuaren mugaren printzipioa: datu pertsonalak bilduko dira helburu jakin, berariazko eta zilegiekin.
  • Datuak minimizatzearen printzipioa: haien tratamenduaren helburuei dagokienez behar-beharrezkoak diren datu pertsonalak bakarrik bilduko dira.
  • Zehaztasun printzipioa: datu pertsonalak zehatzak izan behar dira, eta beti eguneratuta egon behar dira.
  • Datuak gordetzeko epea mugatzearen printzipioa: haien tratamenduaren helburuetarako beharrezkoa den denboran bakarrik gordeko dira datu pertsonalak Erabiltzailea identifikatzea ahalbidetzen duten moduan.
  • Osotasun eta konfidentzialtasun printzipioa: datuen segurtasun eta konfidentzialtasuna bermatuko da tratamenduan.
  • Erantzukizun proaktiboaren printzipioa: tratamenduaren Arduraduna izango da aurrez aipatutako printzipioak bete daitezen bermatzearen arduraduna.

Datu pertsonalen kategoriak

Identifikazio-datuak dira Sare Berdeak programak tratatzen dituen datu-kategoria bakarrak. Inola ere ez dira tratatuko datu pertsonalen kategoria bereziak DBAO araudiaren 9. artikuluan azaltzen denaren arabera.

Datu pertsonalen tratamendurako lege-oinarria

Baimena da datu pertsonalak tratatzeko legezko oinarria. Sare Berdeak programak Erabiltzailearen berariazko baimen egiaztagarria jasotzeko konpromisoa hartzen du haren datu pertsonalak berariazko helburu baterako edo hainbat helburutarako tratatzeko.

Erabiltzaileak eskubidea izango du edozein unetan bere baimena kentzeko. Baimena ematea bezain erraza izango da baimena kentzea. Oro har, baimena kentzeak ez du Webgunearen erabilera baldintzatuko.

Kontsultak egiteko, informazioa eskatzeko edo Webgunearen edukiarekin lotutako arrazoiengatik, Erabiltzaileak, galdetegien bitartez, bere datuak eman behar baditu edo eman baditzake, eta horietako daturen bat ematea nahitaezkoa baldin bada ezinbestekoa delako dagokion operazioa behar bezala garatzeko, jakinarazi egingo zaio inguruabar hori.

Datu pertsonalen atxikitze-aldiak

Haien tratamenduaren helburuetarako beharrezkoa den gutxieneko denboran bakarrik atxikiko dira datu pertsonalak, edo Erabiltzaileak datuok ezabatzea eskatzen duen arte.

Datu pertsonalak eskuratzerako unean, datu pertsonalak gordeko diren epeari buruzko informazioa emango zaio Erabiltzaileari edo, hori ezinezkoa baldin bada, epe hori zehazteko erabiliko diren irizpideen inguruko informazioa.

Datu pertsonalen hartzaileak

Erabiltzaileen datu pertsonalak ez dira beste batzuekin partekatuko.

Edonola ere, datu pertsonalak eskuratzen diren unean, datu pertsonalen hartzaileen edo hartzaile-kategorien berri emango zaio Erabiltzaileari.

Adingabeen datu pertsonalak

DBAO araudiaren 8. artikuluan eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren 7. artikuluan ezarritakoa errespetatuz, 14 urtetik gorakoek bakarrik eman ahal izango diote Sare Berdeak programari haien datu pertsonalak legez tratatzeko baimena. 14 urtez azpikoen kasuan, beharrezkoa izango da haien gurasoek edo tutoreek adingabearen datu pertsonalak tratatzeko baimena ematea, eta tratamendua legezkoa izango da, baldin eta haiek baimendu badute bakarrik.

Datu pertsonalen isilekotasuna eta segurtasuna

Bildutako datuen arriskuetara egokitutako segurtasun-mailaren araberako beharrezko neurri teknikoak eta antolamenduzko neurriak hartzeko konpromisoa hartzen du Sare Berdeak sareak, izaera pertsonaleko datuen segurtasuna bermatzeko, eta transmititutako, gordetako edo beste nolabait tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra deuseztatzea, galtzea edo aldatzea eta datu horiek baimenik gabe komunikatzea edo eskuratzea saihesteko.

Webguneak SSL (Secure Socket Layer) ziurtagiria du, ziurtatzen duena datu pertsonalak modu seguruan eta konfidentzialean transmititzen direla, zerbitzariaren eta Erabiltzailearen arteko datu-transmisioa, eta feedback-a, erabat zifratua eta enkriptatua baita.

Hala ere, Sare Berdeak programak ezin duenez bermatu Interneten erasoezintasuna, ezta batere hackerrik edo datu pertsonalak iruzurrez eskuratuko duen beste inor egongo ez denik ere, tratamenduaren arduradunak Erabiltzaileari, luzamendurik gabe, horren berri emateko konpromisoa hartzen du, datu pertsonalen segurtasunaren urraketaren bat gertatzen denean, pertsona fisikoen eskubide eta askatasunetarako arrisku handia izan dezakeena. DBAO araudiaren 4. Artikuluan ezarritakoari jarraiki, datu pertsonalen segurtasunaren urraketatzat jotzen da transmititutako, gordetako edo beste nolabait tratatutako datu pertsonalak ustekabean edo legez kontra deuseztatzea, galtzea edo aldatzea, edo datu horiek baimenik gabe komunikatzea edo eskuratzea eragiten duen segurtasunaren urraketa oro.

Konfidentzial gisa tratatuko ditu datu pertsonalak tratamenduaren Arduradunak, eta konpromisoa hartzen du, legezko edo kontratu bidezko betebehar bidez, konfidentzialtasun hori bere langileek, bazkideek eta informazioa eskura dezakeen edonork errespetatuko duela bermatzeko.

Datu pertsonalen tratamendutik eratorritako eskubideak

Erabiltzaileak DBAO araudian eta Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoan aitortutako ondorengo eskubideak ditu Sare Berdeak programaren aurrean eta, beraz, tratamenduaren Arduradunaren aurrean eskubideok baliatu ahal izango ditu:

  • Datuak eskuratzeko eskubidea: Erabiltzaileak eskubidea du Sare Berdeak programak egiazta diezaion bere datu pertsonalak tratatzen ari den edo ez eta, hala izatekotan, izaera pertsonaleko bere datu zehatzei buruzko informazioa eta Sare Berdeak-ek datu horiei ematen dien tratamenduari buruzkoa jasotzekoa, bai eta, besteak beste, datu horien jatorriari buruz dagokion informazioa eta egindako edo aurreikusitako datu-komunikazioen hartzaileen inguruko informazioa jasotzeko eskubidea ere.
  • Datuak zuzentzeko eskubidea: Erabiltzaileak eskubidea du zehatzak ez diren edo, tratamenduaren helburuak kontuan izanda, osoak ez diren datu pertsonalak aldatzeko.
  • Datuak ezabatzeko eskubidea (“ahazteko eskubidea”): Erabiltzaileak eskubidea du, indarrean dagoen legeriak aurkakorik ezartzen ez badu, bere datu pertsonalak ezabatzea lortzeko, datu horiek bilduak edo tratatuak izan ziren helburuetarako dagoeneko beharrezkoak ez direnean; Erabiltzaileak datuak tratatzeko eman zuen baimena kendu baldin badu eta horrek legezko beste oinarririk ez badu; Erabiltzaileak datuen tratamenduaren aurka egin baldin badu eta tratamenduarekin jarraitzeko legezko beste arrazoirik ez baldin badago; datu pertsonalak legez kontra tratatu baldin badira; datuak ezabatu egin behar baldin badira, legezko betebehar bat betetzeko; edo datuak eskuratu baldin badira 14 urtez azpiko pertsona bati egindako informazio gizartearen zerbitzuen zuzeneko eskaintza baten ondorioz. Datuak ezabatzeaz gain, tratamenduaren arduradunak, eskura duen teknologia eta aplikazioaren kostua kontuan izanik, datuak tratatzen ari diren arduradunei eman beharko die datu pertsonal horietarako edozein lotura ezabatzearen inguruko eskaeraren berri.
  • Tratamendua mugatzeko eskubidea: Erabiltzaileak bere datu pertsonalen tratamendua mugatzeko duen eskubidea da. Erabiltzaileak tratamendua mugatzeko eskubidea izango du, bere datu pertsonalen zehaztasuna aurkaratzen duenean; tratamendua legez kontrakoa denean; tratamenduaren Arduradunak dagoeneko datu pertsonalak behar ez dituenean, baina Erabiltzaileak bai, erreklamazioak egiteko; eta Erabiltzailea datuen tratamenduaren aurka azaldu denean.
  • Datuen eramangarritasuna eskatzeko eskubidea: Tratamendua bitarteko automatizatuen bitartez egiten denean, Erabiltzaileak eskubidea izango du bere datu pertsonalen tratamenduaren Arduradunarengandik bere datuak eskuratzeko –egituratutako eta ohiko erabilerako eta irakurketa mekanikoko formatu batean–, eta datuok tratamenduaren beste arduradun bati transmititzeko.  Teknikoki ahal bada, tratamenduaren Arduradunak zuzenean transmitituko dizkio datuak beste arduradun horri.
  • Datuak aurkaratzeko eskubidea: Erabiltzaileak duen eskubidea, Sare Berdeak programak izaera pertsonaleko bere datuak trata ez ditzan edo tratatzeari utz diezaion.
  • Tratamendu automatizatuan soilik oinarritzen den erabaki baten xede ez izateko eskubidea, profilak sortzea barne: Erabiltzaileak bere datu pertsonalen tratamendu automatizatuan soilik oinarritzen den erabaki indibidualizatu baten xede ez izateko duen eskubidea, profilak sortzea barne, baldin eta indarrean dagoen legeriak aurkakoa ezartzen ez badu.

Horrela, bada, Erabiltzaileak bere eskubideak baliatu ahal izango ditu, tratamenduaren Arduradunari «RGPD-www.sareberdeak.eus« erreferentzia txertatuta duen idatzizko komunikazioa bidalita, zera zehaztuz:

  • Erabiltzailearen izen-abizenak eta NAN agiriaren kopia. Ordezkaritza onartzen den kasuetan, beharrezkoa izango da Erabiltzailearen ordezkaria modu berean identifikatzea, bai eta ordezkaritza hori egiaztatzen duen agiria ere. NANren fotokopiaren ordez, nortasuna egiaztatzen duen beste agiriren batena aurkeztu ahal izango da.
  • Eskaera, eskabidearen berariazko arrazoiekin, edo eskuratu nahi den informazioa.
  • Jakinarazpenetarako helbidea.
  • Data eta eskatzailearen sinadura.
  • Egiten duen eskaera egiazta dezakeen agiri oro.

Ondoren adierazten den posta-helbidera eta/edo helbide elektronikora bidal daiteke eskabide hori eta hari erantsitako beste agiri oro:

Posta-helbidea: San Bizente kalea 5, 1. ezk. 48001 Bilbo
Helbide elektronikoa:  kaixo@sareberdeak.eus

Kontrol-agintaritzaren aurreko erreklamazioak

Erabiltzaileak uste badu, bere datu pertsonalen tratamenduari dagokionez, arazoren bat dagoela edo indarrean dagoen legeria urratzen ari dela, benetako babes judizialerako eskubidea izango du, bai eta kontrol-agintari baten aurrean erreklamazioa aurkezteko eskubidea ere, bere ohiko bizitokia edo lantokia duen edo ustezko arau-haustea gertatu den Estatuan. Espainiaren kasuan, Datuen Babeserako Espainiako Agentzia (http://www.agpd.es) da kontrol-agintaria.


II. COOKIEEN POLITIKA

Webgune honetara sartzeak cookieen erabilera ekar dezake berarekin. Cookieak Erabiltzaile bakoitzak erabiltzen duen nabigatzaileak –nabigatzeko erabil ditzakeen gailu ezberdinetan– gordetzen diren informazio-kantitate txikiak dira, zerbitzariak, beranduago, informazio jakin bat gogora dezan; informazio hori ezarri zuen zerbitzariak bakarrik irakurriko du. Cookieek erraztu egiten dute nabigazioa, atseginago egiten dute, eta ez dute nabigaziorako gailuan kalterik eragiten.

Honako datu hauek jaso ditzake cookieen bitartez bildutako informazioak: Webgunerako bisiten egunak eta orduak, ikusitako orriak, erabiltzaileak Webgunean igaro duen denbora, eta aurrez eta ondoren bisitatu dituen webguneak. Baina ez dago Erabiltzailearen telefono-zenbakiarekin edo harreman pertsonalerako beste edozein modurekin kontaktatzeko aukera ematen duen cookierik. Cookieek ez dute Erabiltzailearen disko gogorreko informaziorik ateratzen, ezta informazio pertsonalik lapurtzen ere. Erabiltzailearen informazio pribatua Cookiefitxategira iristeko modu bakarra da erabiltzaileak berak informazio hori zerbitzariari ematea.

Pertsona bat identifikatzea ahalbideratzen duten cookieak datu pertsonaltzat jotzen dira. Beraz, aurrez deskribatutako Pribatutasun-politika aplikatuko zaie datu horiei. Ildo horretan, Erabiltzailearen baimena beharko da datu horiek erabiltzeko. Baimen hori benetako hautu batean oinarrituta jakinaraziko da, eta baiezko eta aldeko erabaki baten bidez eskainiko da, hasierako tratamendu erauzgarri eta dokumentatuaren aurretik.

Beste batzuen cookieak

Kanpoko erakundeek erabiltzen eta kudeatzen dituzten cookieak dira, eta Sare Berdeak programari hark eskatutako zerbitzuak ematen dizkio, Webgunea eta Webgunean nabigatzerakoan erabiltzaileak duen esperientzia hobetzeko. Beste batzuen cookieak erabiltzearen helburu nagusiak dira bisiten estatistikak eskuratzea eta nabigazioari buruzko informazioa aztertzea, hau da, jakitea zer-nolako interakzioa duen Erabiltzaileak Webgunearekin.

Informazio hau eskura daiteke, besteak beste: erabiltzaileak zenbat orri bisitatu duen, haren hizkuntza, Erabiltzailearen IP helbidearen lekua, zenbat Erabiltzaile sartzen den, bisiten maiztasuna eta errepikakortasuna, bisitak zenbat denbora iraun duen, zer nabigatzaile erabili duen, eta bisita zer gailu mota edo operadoretatik egin duen. Informazio hori Webgunea hobetzeko eta behar berriak detektatzeko erabiltzen da, Erabiltzaileei kalitate oneneko Edukia eta/edo zerbitzua emateko. Nolanahi ere, modu anonimoan biltzen da informazioa, eta Webgunearen joerei buruzko txostenak egiten dira, banakako erabiltzaileak identifikatu gabe.

Cookieei eta pribatutasunari buruzko informazio gehiago eskuratzeko, edo erabiltzen diren cookie moten deskribapena, haien ezaugarri nagusiak, iraungitze-epea eta bestelako alderdi batzuk kontsultatzeko, jo ondorengo estekara/esteketara:

Google Analytics

Cookieak hornitzeaz arduratzen diren erakundeek beste batzuei eman diezaiekete informazio hori, baldin eta legeak hala eskatzen badu edo hirugarren bat baldin bada erakunde horietarako informazio hori prozesatzen duena.

Sare sozialen cookieak

Sare Berdeak-ek sare sozialetako pluging-ak ditu, Webgunetik horietara sartzeko. Horregatik, sare sozialen cookieak Erabiltzailearen nabigatzailean gorde daitezke. Sare sozial horien titularrek datuen babeserako eta cookieen politika propioak dituzte, eta haiek izango dira, kasu bakoitzean, beren fitxategien eta pribatutasun-jardunbideen arduradunak. Erabiltzaileak titular horiengana jo beharko du cookieei buruzko informazioa eta, hala badagokio, bere datu pertsonalen tratamenduari buruzkoa eskuratzeko. Jarraian adierazten dira, informazio gisa soilik, pribatutasun-politika eta/edo cookieen politika horiek kontsultatzeko estekak:

Facebook: https://www.facebook.com/policies/cookies/

Twitter: https://twitter.com/es/privacy

Instagram: https://help.instagram.com/1896641480634370?ref=ig

Youtube: https://policies.google.com/privacy?hl=es-419&gl=mx

Google+: https://policies.google.com/technologies/cookies?hl=es

Pinterest: https://policy.pinterest.com/es/privacy-policy

LinkedIn: https://www.linkedin.com/legal/cookie-policy?trk=hp-cookies

Cookieak desgaitzea, baztertzea eta ezabatzea

Erabiltzaileak bere gailuan instalatutako cookieak desgaitu, baztertu edo ezabatu ditzake –osorik edo zati batean–, bere nabigatzailea konfiguratuta (adibidez, Chrome, Firefox, Safari, Explorer). Zentzu horretan, cookieak baztertzeko eta ezabatzeko prozedurak ezberdinak izan daitezke Interneteko nabigatzaile batean eta bestean. Ondorioz, erabiltzen ari den Interneteko nabigatzaileak berak ematen dituen argibideetara jo beharko du Erabiltzaileak. Cookieen erabilera osorik edo zati batean baztertzen badu, Webgunea erabiltzen jarraitu ahal izango du, baina baliteke webgunearen zerbitzu batzuen erabilera mugatuta izatea.

III. PRIBATUTASUN-POLITIKA HAU ONARTZEA ETA POLITIKAREN ALDAKETAK

Erabiltzaileak Pribatutasun-politika honetan eta Cookie-en politikan izaera pertsonaleko datuen babesari buruz jasotzen diren baldintzak irakurri behar ditu eta horiekin ados egon behar du; beharrezkoa da, bestalde, bere datu pertsonalak tratatzea onar dezan, tratamenduaren Arduradunak tratamendu hori egin ahal izan dezan, adierazitako moduan, adierazitako epeekin eta adierazitako helburuetarako. Webgunea erabiltzeak esan nahiko du haren Pribatutasun-politika eta Cookieen politika onartzen direla.

Sare Berdeak-ek bere Pribatutasun-politika eta Cookieen Politika aldatzeko eskubidea izango du, egoki irizten dionaren arabera, edo Datuen Babeserako Espainiako Agentziaren doktrinaren, jurisprudentziaren edo legeriaren arloko aldaketa baten ondorioz. Erabiltzaileari berariaz jakinaraziko zaizkio Pribatutasun-politikaren eta Cookieen Politikaren aldaketa edo eguneraketa horiek.

Pribatutasun-politika eta Cookieen Politika 2021eko martxoaren 14an eguneratu ziren, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Araudira (DBAO) eta Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikora egokitzeko.

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...