Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
ABUZTUKO PROGRAMAZIOA: URDAIBAI ETA MEATZALDEKO EKOETXEAK
Urdaibai eta Meatzaldeko ekoetxeetan hamaika experientzia bizitzeko aukera daude uda honetan.
Abuztuko asteburuetan biotopoaren pistaren atzetik ibiltzea, Loiola haranaren sekretuak ezagutzeko ibilbidea, labirinto batean galtzeko aukera, ahaztutako mineralaren bila ibiltzea, zuhaitzak, animaliak, natura eta meatzaritza ezagutzeko jokoak eta gynkanak egiteko aukera izango duzu.
Abuztuak 10ean gau magiko bat bizitzeko experientzia izarren mantuaren azpian, abuztuak 11an urdaibaiko erreserbako biodibertsitate eta jasangarritasunarekin bat egiteko bisitak eta ibilbideak prestatu dituzte eta abuztuak 18an moda jasangarrira batzeko tinte naturalekin tailerrak eta eskulanak prestatu dituzte.
Itsasoan bizitzeko abenturak, zetazeoen behaketarekin, abuztuak 17 eta 24ean.
Abuztuak 25erako hurrengo ekintzak prestatu dituzte:
- Urdaibai ezagutzeko San Kristobaleko Padurara bisita
- “Bost keinu etxean” tailerra familia arteko sormena bultzatuko duena etxean jasangarriago izaten laguntzeko
- Girogailu naturalak sortzeko tailer gidatua
Ekimen guztiak paregabeak dira uda honetan ingurumenarekin dugun harremana sakontzeko. Animatu zaitez!
Informazio gehigarria hemen aurki dezakezu.