ARGAZKI LEHIAKETA: NATURAN IRAKURTZEN

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

ARGAZKI LEHIAKETA: NATURAN IRAKURTZEN

Getxoko Ingurumen Aretotik URRI osoan zehar Argazki Lehiaketa baten deialdia zabaldu dute.

Lehiaketa honetan parte hartu nahi dutenek argazki bat bidali beharko digute Getxoko ingurune natural edo hiri-parkeren batean irakurtzen. Argazkia info@ingurumenaretoagetxo.eus helbide elektronikora bidali behar da, e-mailean argazkia non dagoen eta berdegune, parke edo eremu natural horretan zer gustatzen zaizun edo zer nabarmendu nahi duzun adieraziz.

Bi kategoria daude: 6 eta 15 urte bitartekoak eta 16 urtetik gorakoak. Lehenengo kategorian, pintura – maleta bat izango da saria. Bigarren kategorian produktu ekologikoen saski bat izango da saria.

Bidalitako argazkiak Ingurumen Aretoko Sare Sozialetan argitaratu ahal izango dira (Facebook, Twitter edota Instagram).

Ez da beharrezkoa aurpegia ikustea, baina bai ikusi behar da argazkia ateratako eremua.

Lehiaketaren oinarriak www.ingurumenaretoagetxo.eus webgunean kontsulta daitezke. Animatu parte hartzera!

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...