Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
ASTEKLIMA GETXON
Klima aldaketaz eta horren eraginez kontzientziatzeko, Getxoko Udalak lehenengo aldiz antolatu du ASTEKLIMA-Klima eta Energiaren Astea, urriaren 21etik 27ra.
Egitarauak adin guztietarako jarduera ludiko eta praktiko ugari izango ditu, funtsezkoak gure ohituren aldaketa positiboa sustatzeko:
- Urriak 21: Eman dohaintzan, birziklatu eta lagundu ingurumenari. Areetako Geltokia plazan.
- Urriak 22: Etxetresna elektriko txikiak konpontzeko tailerra. Getxolanen (Ogoño 1, Areeta).
- Urriak 23: Modu iraunkorrean gidatzeko ikastaroa. Villamonteko Kultur Aretoan.
- Urriak 24: Faktura elektrikoa ulertzeko eta aurrezteko aholkuei buruzko tailerra. Getxolanen.
- Urriak 24: Blue dokumentalaren proiekzioa eta solasaldia izango da BC3-ko aditu batekin. Romo Kultur Etxean.
- Urriak 25: 0 Km-ko elikagaiak + produktu dastaketa. Getxolanen (Areeta).
- Urriak 26: Ibilbidea Galeatik Tunelbokaraino. Bioblitz jarduera izango da Maria Kristina parkean.
- Urriak 27: Esperientzia interaktibo bat izango da, herritarrak klima-aldaketari aurre egiteko beharraz jabe daitezen mobilizazio- eta hezkuntza-ekintzekin. Algortako San Nikolas plazan.
Doako jardueretan parte hartu nahi duten pertsonek izena eman beharko dute 605 74 90 64 telefono zenbakiaren edo asteklimagetxo@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez, aukeratutako jarduera, izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia jarriz.
Egunero egingo diren jardueren inguruan informazio gehigarria jakin nahi izangez gero egin klik hemen.