Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
📆 Larunbata, 2022ko martxoaren 19 10.00-14.00
📍 Romo Kultur Etxea (Getxo)
👨👩👦👦 Publikoa: Gazteentzako eta helduentzako egokiago izango da.
📧 Ez da edukiera mugarik egongo, baina aldez aurretik izena eman behar da, e-mail bat bidaliz boluenatura@gmail.com helbidera.
Getxonatura: ezagutu eta zaindu izeneko jardunaldien beste edizio bat egingo da, Getxoko udaleko Ingurumen Sailak antolatuta. Oraingoan, gure baratze eta lorategien biodibertsitatera hurbilduko gaituzte jardunaldiek. Ignacio García Serna biologoaren eskutik, gure baratzeak eta lorategiak lantzeko eta zaintzeko teknika eta trikimailu praktikoak ezagutuko dira, bertoko fauna eta florarekin bizi ahal izateko. Gainera, nekazaritza eta lorezaintza ekologikoak gure osasunerako eta ingurumenerako ematen dituen abantailez hitz egingo da, eta zergatik den garrantzitsua gure baratze eta lorategietan fauna eta biodibertsitatea bultzatzea. Belardiak, heskaiak, urmaelak, habia-kutxak, intsektu-hotelak eta abar nola sortu ere azalduko da, baita faunarentzat interesgarrienak izan daitezkeen landare-espezieak ere.
Hitzaldi batekin eta ondorengo solasaldiarekin hasiko da, eta eguraldiaren arabera adibide praktiko batzuk egingo dituzte.
Informazio gehiago:https://www.getxo.eus/eu/servicios/comunicacion/notas-prensa/3090