Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
BASQUE ENVIRONMENT AND OCEAN WEEK-REN 3. EDIZIOA – BEOW 2024
Nakusarbe Elkarteak, Eusko Jaurlaritzarekin eta Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Foru Aldundiekin elkarlanean, Ingurumen eta Ozeanoen Euskal Astea jarriko du abian datorren astetik aurrera (Basque Environment and Ocean Week – BEOW 2024).
3. edizio honetan, Planetaren Jardunaldiak izango ditugu ekitaldi nagusi. Saio tematiko horien helburua Lur Sistemaren osasun-egoera herritarrei gerturatzea izango da, airearen, uraren, lurzoruaren, klimaren, bizitzaren eta ozeanoen egoeraren bidez. Hiru ikuspegi nagusitatik jorratuko dira: zientzia, ekintza eta justizia soziala eta komunikazioa.
Erakunde ugaritako 60 hizlari baino gehiago bilduko dira ekainaren 3tik 23ra bitartean Euskadiko, Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko lurralde historiko bakoitzean.
Informazio gehiago hemen