Proiektuaren informazioa
Gaiak Natur ingurua babestea
Proiektuaren deskribapena
Urduñako Turismo Bulegoak hegaztiak behatzeko ibilbideen egutegi bat antolatu du, Equinoccio Naturatik egingo dutena hileko hirugarren igandero.
- Maiatzaren 15 eta 22, igandeak: Uzkianotik Askuren mendira, San Pedroko lubakiak Ibilbide polit honetan larreetako eta baso-eremuetako hegazti tipikoak ikusiko ditugu Gerra Zibileko lubakietako indusketetara iritsi bitartean. Adibidez: miru beltzak, eskribauak, hainbat parkido eta fringilido espezie, etab. Hasiera: Uzkianoko aparkalekua (Urkabuztaiz)
- Ekainaren 19, igandea: Santiago mendiko pagadia eta Nerbioiko jauzia. Pagadietako baso-hegazti tipikoak behatzeko ibilbidea, labarretara joateaz gain, hegazti harkaiztarrak ikusteko. Adibidez: igokari urdina, zingira- kikazkina, kaputxino-errementaria, sai arrea, sai zuria, beleak, txoabak, errete-garailea. Hasiera: Santiago mendiko parketxeko aparkalekua, hirugarren eta azken aparkalekua) (Burgos).
Ibilbide bakoitzeko prezioak: helduak 6 euro, haurrak (10 urtetik aurrera) 3 euro.
Bi ibilbideak goizeko 9.00etan hasiko dira eta 4 ordu inguruko iraupena izango dute.
Ibilbide errazak, desnibel handirik gabeak eta ez luzeegiak.
Izen emateak web orrialde honetan: https://www.ordunaturismo.com/ms
Informazio gehiago Urduñako Turismo Bulegoan, 945384384 telefonoa, turismo@urduna.com