Proiektuaren deskribapena
Birding Urduña ibilbidea eta Baso bainuaren jarduera Equinoccio Naturak antolatuta.
– Irailaren 18an, hegaztiak behatzeko irteera, Tertangaraino eta Ubiroz errota Antiguatik:
Ibilbide horretan, baso-inguruneetako, zuhaixketako eta ibaietako hegazti tipikoak ikusiko ditugu (kaskabeltz txiki, berdantza, euli-txori, zapelatz arrunt, buztanikara hori…); izan ere, larre-guneen ondotik igaroko gara, heskai eta zuhaiztiekin, Ubirozeko errotara iritsiko gara, bertako ibaiertzetako espezieak behatzeko eta, azkenik, harkaiztegiak ikusteko aukera izango dugu ereartadian eta Gorbel mendizerraren oinetan.
📌Topagunea: Antiguako santutegia.
🕛 Ordutegia: 9: 30etatik 13: 30etara.
💸 Prezioa: 6 €pertsonako, 10-16 urte bitarteko haurrak: 3 €
ℹ️ Zailtasun teknikorik gabeko eta desnibel gutxiko ibilbide erraza.
Turismo Bulegoak prismatikoak emango dizkie nahi duten parte-hartzaileei.
– Irailaren 25ean, aisialdirako eta ongizaterako basoko bainua Gorobel mendilerroko oinetan.
📌Elkargunea: Txarlazoko igoerako aparkalekua.
🕛Ordutegia: 11: 00etatik 13: 00etara.
💸 Prezioa: 5 €pertsonako
ℹ️ Mendiko oinetakoak eta makilak gomendatzen dira.
Informazio gehiago eta izena emateko: https://www.ordunaturismo.com/ms helbidean eta Urduñako turismo bulegoan: Turismo@urduna.com-en. 945 38 43 84