BIZKAIKO PARKE NATURALETAKO EKINTZAK

Proiektuaren deskribapena

BIZKAIKO PARKE NATURALETAKO EKINTZAK

Bizkaiko Parke Naturaletan, hurrengo bi hilabeteetan zehar antolatuko diren ekintzen berri eman nahi dizuegu. Ekintza guztiak doakoak dira, baina izena ematea beharrezkoa da jardueren antolakuntza hobea izan daiten.

Armañon Parketxeak antolatutako mendi ibilbideak egiteko hurrengo datak gorde irailaren 8a eta 28a. Lehenengo domekan 10 km ibilbidea prestatu dute, 450 m-ko desnibelarekin, Balgerriko pagadian murgildu eta Baulaya errekan behera jaitsiz. Bigarrenez, 8 km edo 515 m-ko desnibela duen ibilbidea prestatu dute. Ranero haitza zeharkatu eta Ojebarretik (Rasines) Parketxeraino doan zeharkalditik ibiliko gara. Urriaren 11a, ostirala, astronomia gaua antolatu dute, Parketxean hitzaldia egin eta ondoren zeruaren behaketa egingo dugu Enkarterrietako Betelgeuse astronomia elkartearen eskutik. Urriaren 26an, larunbatean Agiri Arkeologia Elkartearen laguntzarekin Armañongo estazio megalitikoan zehar ibilbide gidatua izango da.

Armañonen egiten diren ekintzetara izena emateko hurrengohelbide elektronikoa edo telefonoa erabili: armanon.parke.naturala@bizkaia.eus edo 946 560 079

Gorbeian mendi ibilbideak irailaren 14ean eta urriaren 5ean izango dira. Lehenengoa, 12 km-koa izango da eta 500 m-ko desnibelarekin Itizina, Pagomakurre, Atxulo eta Kargaleku ingurutik. Bigarrena, 6 km-koa izango da eta 300 m desnibel ditu, Saldropotik Bastelarra mendira igotzea. Irailaren 22an ibilbide gidatua egingo da Orozkoko kirikiño-hesiak ezagutzeko eta urriaren 19an Artzaintzaren naturbideko hirugarren etapako tartea burutuko da.

Gorbeian egiten diren ekintzetara izena emateko hurrengohelbide elektronikoa edo telefonoa erabili: gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus edo 946 739 279

Urkiolako Parketxean udazken osoan zehar UPV/EHU-ko Ilustrazio Zientifikoko Masterreko ikasleek egindako lanak ikusgai egongo dira. Irailaren 7an Equinoccio Natura-ko Sergio de Juan adituarekin Parketxearen inguruan dauden habi-kutxak aztertuko ditugu. Irailaren 21ean 7.5 km eta 400 m-ko desnibela duen ibilbide geologikoa prestatu dute Arantza Aranburu eta Laura Damas geologoen eskuteik. Urriaren 6an, Juanjo Hidalgo historialariak Urkiolako errege-bidearen historiak kontatuko dizkigu.

Urkiolan egiten diren ekintzetara izena emateko hurrengo helbide elektronikoa edo telefonoa erabili: urkiola.parke.naturala@bizkaia.eus edo 946 814 155

Informazio gehigarria hemen: https://www.bizkaia.eus/eu/parke-eta-biotipo-babestuak?Tem_Plid=7991986

 

 

 

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...