BIZKAIKO PARKE NATURALETAKO NEGUKO EKINTZAK

Proiektuaren deskribapena

BIZKAIKO PARKE NATURALETAKO NEGUKO EKINTZAK

Bizkaiko Parke Naturaletan, urtarrilean eta abenduan zehar antolatuko diren ekintzen berri eman nahi dizuegu. Ekintza guztiak doakoak dira, baina izena ematea beharrezkoa da jardueren antolakuntza hobea izan daiten.

Armañon Parketxean negu osoan zehar espeleologiari buruzko argazki erakusketa ikusgai egongo da. Urtarrilaren 18an, Karrantzako Angela Meategira antolatu dute bisita. Otsailaren 1ean eta otsailaren 15ean medi ibilbideak antolatu dituzte Peña del Morora eta Los Jorrios mendigune karstikoan zehar hurrenz hurren.

Armañonen egiten diren ekintzetara izena emateko hurrengohelbide elektronikoa edo telefonoa erabili: armanon.parke.naturala@bizkaia.eus edo 946 560 079

Gorbeian urtarrilaren 17an talo tailerra egingo dute. Urtarrilaren 26an, otsailaren 8an eta otsailaren 23an mendi ibilbideak egingo dituzte, Areatzan, Zeberio herriko iturri zaharretatik eta Mendigana inguruko bide historikotik hurrenez hurren.

Gorbeian egiten diren ekintzetara izena emateko hurrengohelbide elektronikoa edo telefonoa erabili: gorbeia.parke.naturala@bizkaia.eus edo 946 739 279

Urkiolako Parketxean negu osoan zehar Carlos Garcia Valduviecok sortutako Durangaldeko ermiten maketa erakusketa dago ikusgai. Urtarrilaren 25ean mendi ibilbidea egingo dute Tellamendira. Otsailaren 9an artzain egun batez izateko aukera izango duzue eta otsailaren 22an Antzasti euskaldunon etxera bisita gidatua egingo dute.

Urkiolan egiten diren ekintzetara izena emateko hurrengo helbide elektronikoa edo telefonoa erabili: urkiola.parke.naturala@bizkaia.eus edo 946 814 155

Informazio gehigarria hemen: https://www.bizkaia.eus/eu/parke-eta-biotipo-babestuak?Tem_Plid=7991986

 

 

 

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...