ESKAINTZA DIDAKTIKOA: BENTARA GOAZ!

Proiektuaren deskribapena

ESKAINTZA DIDAKTIKOA: BENTARA GOAZ!

Arrantza jasangarria eta arrainaren merkaturatze prozesua bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen duen esperientzia hezitzailea.

🗣 Hartzaileak: Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak, 1 mailatik 4 mailara.

🗓 Garaia: 2024-2025 ikasturtean zehar, astelehenetik ostiralera.

📍Lekua: Getaria, Hondarribia edo Pasaia.

Iraupena: 90 minutu. Ordutegia taldearekin adostuko da, ikastetxearen ordutegiaren barruan. Bisitaren aurretik eta ondoren ikasgelan lantzeko baliabide didaktikoak eskainiko dira.

Eskaintza didaktikoa

  • Bisita gidatuak: hezitzaileek arraina deskargatu, aukeratu eta saltzeko prozesu osoa erakutsiko dizuete.
  • Saio interaktiboak: ikasleek galderak egin eta jarduera interaktiboetan parte hartzeko aukera izango dute, arrantzarekin loturiko lanbide ezberdinak ezagutuz.
  • Ezagutza praktikoa: gure kostaldeko arrain espezie nagusiak, arrantza jasangarriaren metodoak eta kontserbazioaren garrantzia ikasiko dute.

Ikasleentzat onurak

  • Heziketa ekosoziala: lehen sektorearen garrantzia eta itsas baliabideen kontserbazioaren inguruko kontzientzia garatuko dute.
  • Irtenbide profesionalak: ikasleek itsaso zein lehorreko lanbideak ezagutuko dituzte.
  • Behatze eta analisiarako trebetasunak: elikagaien jatorria eta merkaturatze prozesuaren inguruko ikuspegi kritikoa garatuko dute.

Erreserbak

  • Galdetegia bete: labur.eus/bentaragoazerreserba
  • Deitu 943 833 641 telefonora informazio gehiago jasotzeko.
  • Bidali zure eskaera arazi@arazi.eus helbidera ikastetxearen izena, ikasleen adina eta zuen intereseko eguna zehaztuz.

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...