ESKOLA-LEHIAKETA: NIRE PARKE GOGOKOENA

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

ESKOLA-LEHIAKETA: NIRE PARKE GOGOKOENA

ZEIN DA ZURE PARKE GOGOKOENA?

Oraindik ez zara ohartu? Pasa den otsailaren 15ean hasi da “Nire Parke Gogokoena” eskola-lehiaketa, ItsasmuseumNakusarbe eta Global Action Plan (GAP) erakundeen ekimena, Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, gure herrietako eta hirietako parkeak zaintzeko.

“Nire Parke Gogokoena” lehiaketa hezkuntza-proposamen bat da, eta helburua da gazteenak sentsibilizatzea gure herrietako eta hirietako parkeak mantentzeko, babesteko eta zaintzeko beharrari buruz. Bi kategoria izango ditu:

1. Kategoria: Lehen Hezkuntzako ikasleak

2. Kategoria: Bigarren Hezkuntzako ikasleak

Kategoria guztiek online parte hartuko dute eta aurkeztu beharreko lana berdina izango da guztientzat. Gela bakoitzeko ikasleek, bideo bat grabatu beharko dute (minutu eta erdikoa gehienez). Bideo horretan azalduko dute zergatik eta zein den beren parke gogokoena. Bideoak nireparkegogokoena@gmail.com helbidera bidaliko dira eta 2023ko otsailaren 15etik apirilaren 30era bitartean (biak barne) aurkeztu ahal izango dira. Interesa duten ikastetxeek hemen erregistratu beharko dira.

Gainera, saria du! Sariak Bilboko Itsasmuseumean banatuko dira, 2023ko ekainaren 9an, Ozeanoen Astearen barruan.

Proiektuaren webgunean duzue informazio zehatza: www.nireparkegogokoena.eus.

Lagun iezaguzue ikasleen iritzia ezagutzen, etorkizunean kontuan har dezagun! Animatu parte hartzera!

#nireparkegogokoena

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...