Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
EUSKAL KOSTALDEA ALERTA FASEAN DAGO, PELLETAK ETOR DAITEZKEELAKO
Toconao kargaontziak Portugal iparraldeko kostaldearen aurrean bota dituen plastikozko pelleten isuriak ingurumen-mehatxua eragin du Espainia eta Portugal iparraldeko kostaldean.
Euskal kostaldean, operatibo guztiak prest daude irits daitezkeenei aurre egiteko, bai itsas zabalean, bai hondartzetan, baina aurreikuspenak baikorrak dira eta ez da espero pelleten etorrera masiborik.
Sare Berdeak eta BizkaiaGara Bizkaiko Foru Aldundiarekin elkarlanean ari gara, behar izanez gero lagundu nahiko lituzketen pertsonen datuak biltzeko. Interesdunen zerrendan sartzea nahi baduzu idatzi kaixo@sareberdeak.eus helbidera.