FORMAKUNTZA ZIENTZIA HERRITARRAREN INGURUAN

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

FORMAKUNTZA ZIENTZIA HERRITARRAREN INGURUAN

Surfrider-etik doako formakuntza eskainiko da zientzia herritarraren inguruan. Martxoan, Donostian egingo da.

Surfrider-en herritar zientziaren inguruan 2 programa dauzkate, guztiontzat eskuragarri direnak: Ocean Initiatives eta Plastic Origins. Doako prestakuntza honekin helburua da horiek ezagutaraztea eta interesa duten pertsonekin praktikan jartzea.
Prestakuntza programa honakoa izango da:
  • 1. saioa (3h) – Martxoak 3 edo 4: Ocean Initiatives eta Plastic Origins ezagutzeko prestakuntza teorikoa Impact HUb Donostian. Hamaiketakoa egongo da.
  • 2. saioa (3h) – Martxoak 17 edo 18: Ocean Initiatives programaren formakuntza praktikoa Zurriola hondartzan. Hamaiketakoa egongo da.
  • 3. saioa (3h) – Martxoak 24 edo 25: Plastic Origins programaren formakuntza praktikoa Urumea ibaian. Hamaiketakoa egongo da.
  • 4. saioa (3h) – Martxoak 31 edo apirilak 1: Ikasitakoaren berrikuspena eta partekatzeko momentua. Hamaiketakoa egongo da.

Formakuntzaren egunak ostiral arratsaldean edo larunbat goizean izango dira, parte hartzen dutenen ordutegien arabera.

Parte hartzeko interesa baduzu idatzi mballesteros@surfrider.eu -ra.

 

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...