Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
GETXONATURA “BIODIBERTSITATEA SORTZEN GURE BARATZE EDO LORATEGIAN”
Datorren larunbatean, martxoak 11, 9:30etatik 14:00etara, gure baratze eta lorategien biodibertsitateari buruzko tailer bat emango da Romoko Kultur Etxean eta inguruko baratze batean. Jarduera Udal Ingurumen Sailak antolatu du, “Getxonatura: ezagutu eta zaindu” jardunaldien barruan, eta helburua gure berdeguneak landu eta zaintzeko teknikak eta trukoak ezagutaraztea da, bertako faunaren eta floraren presentzia bultzatzeko.
Parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da helbide elektroniko honen bidez: boluenatura@gmail.com.