Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
“GETXONATURA: EZAGUTU ETA ZAINDU”JARDUNALDI BERRIA GALAPAGOEI BURUZ
Datorren larunbatean, hilaren 29an, udaleko Ingurumen Unitateak antolatutako “Getxonatura: ezagutu eta zaindu” izeneko beste jardunaldi bat izango da, oraingoan “Galapagoak: gure ur gezako dortokak” izenburukoa.
Tailerra Ponpen Etxolan hasiko da, dortokei eta ikasteko teknikei buruzko erakusketa bat ikusi ahal izateko, eta ondoren hezegunea bisitatuko da, bertan, apoarmatu europarrarekin espazio bat prestatu delako.
Jardueran parte hartzeko gomendatzen da gutxienez 10 urte edukitzea eta bi txanda izango dira, lehena 10:00etatik 11:30era, eta hurrengoa 12:00etatik 13:30era.
Beharrezkoa da izena ematea boluenatura@gmail.com ohiko helbide elektronikoan, parte hartzaileen kopurua eta aukeratutako ordutegia zehazten. Plazak izen ematearen ordenaren arabera beteko dira.