GOBELA IBAIAREN ERTZETIK GIDATUTAKO NATUR IBILBIDEA, BERTAKO HABITATA ETA LANDAREDIA EZAGUTZEKO

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

GOBELA IBAIAREN ERTZETIK GIDATUTAKO NATUR IBILBIDEA, BERTAKO HABITATA ETA LANDAREDIA EZAGUTZEKO

Abenduaren 3an, larunbata, Gobela ibaiaren ertzetik, Getxotik igarotzen den zatian, ibilbide natural gidatua egingo da, udalaren Ingurumen Sailak antolatuta, “Getxonatura: ezagutu eta zaindu” jardunaldien barruan.

Ibilbidea Xabier Buenetxea Aragués naturalistak gidatuko du, BOLUE Ingurumen Ikerketak-eko faunaren eta naturguneen kudeaketan aditua.

Ibilbidea larunbateko 09:00etan hasiko da, Areetako Geltokiko plazan, plazak ibaiarekin bat egiten duen tokian, eta 12:30ak arte iraungo du, gutxi gorabehera. Gomendagarria da oinetako eta arropa eroso eta hotzetik babesteko eramatea (meteorologiaren arabera), baita prismatikoak ere (horiek dituztenek).

Parte hartu ahal izateko, beharrezkoa da izena ematea ohiko posta elektronikoaren helbidean: boluenatuira@gmail.com. Txangoa dohainik da eta helduentzat eta 10 urtetik gorako haurrentzat izango da. Argibide gehiago: KLIK!

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...