HEGAZTI MIGRATZAILEEN MUNDUKO EGUNA 2024

Proiektuaren deskribapena

HEGAZTI MIGRATZAILEEN MUNDUKO EGUNA 2024

Migrazioaren fenomeno natural zoragarri hau ospatzeko, Hegazti Migratzaileen Munduko Eguna ospatuko da datorren igandean urriaren 13an eta hainbat jarduera eskainiko dira Urdaibai Bird Center-en.

Ekitaldiak Bizkaiko Foru Aldundiaren, BBKren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntza du.

Aurtengo gaia “Babestu intsektuak, babestu hegazti migratzaileak” da. Intsektuak ezinbesteko elikagai-iturria dira hegaztientzat, eta eragin handia dute ugaldketa-prozesuaren arrakastan eta hegaztiek migrazio-bidaiak osatzeko duten gaitasunean.

Urriaren 13an, egunean zehar, hiru jarduera eskainiko dira:

  • Goizeko 10:00etatik 12:00etara eraztunketa zientifikoaren erakustaldia egingo da, bisitari guztientzat zabalik egongo dena zentroko lorategietan. Ez da beharrezkoa izena ematea honetarako.
  • Goizeko 11:00etatik 12:30etara paduratik zehar gidatutako irteera bat izango da hegazti intsektujaleengan oinarritutakoa, hala nola, enarengan, sorbeltzengan eta uhalde-enararengan. Hitzaldi labur bat emango da eta ondoren, ibilaldi gidatu bat egingo da inguruan hegazti horien atsedenlekuak ezagutzeko. Pertsona kopuru mugatu batentzat egongo da eskuragarri, izena emateko deitu 699 839 202 telefonora.
  • Goizeko 11:00etatik arratsaldeko 19:00etara zentroa irekita egongo da behatokitik padurara iristen ari diren hegaztiez gozatu ahal izateko. Mokozabalak migrazioan daude, zertzetak eta ahate txistulariak iristen ari dira eta arrano arrantzalea aurten ere gurean daude negua igarotzeko prest. Sarrera doakoa izango da!

Hegaztien Migratzaileen Munduko Eguna negua hasi aurretik naturaz gozatzeko modu ezin hobea da. Hurbil zaitez Bird Centerrera!

Informazio gehiago: INICIO – Urdaibai Bird Center / 699 839 202

  

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...