HEGAZTIEN EGUNA

Proiektuaren informazioa

Proiektuaren deskribapena

HEGAZTIEN EGUNA

Urriaren 5ean eta 6an Hegaztien Munduko Eguna ospatuko dugu. Equinoccio Naturak doako jarduerekin ospatuko du Bolueko hezegunean, Getxon, urriaren 5ean, larunbata; eta Meatzaldea Ekoetxean (Peñas Negras, La Arboleda-Ortuella), 6an, igandea.

LARUNBATA 5, BOLUEKO HEZEGUNEA, GETXO
Urriaren 5ean, larunbata, hegaztiei eraztunak jartzeko erakustaldia egingo dugu Bolueko hezegunean (Getxo), Getxoko Udalak antolatuta, Bolue Ingurumen Ikerketak taldearekin eta Dortoka eraztunketa-taldearekin elkarlanean. Bertaratzen direnek Bolueko hezegunean duela 19 urtetik egiten den jarduera zertan datzan eta leku horretako hegazti bereizgarriak zein diren jakin ahal izango dute.

Jarduera lehergailu-etxola zaharrean egingo da, hurrengo ordutegian, 9: 15etik 12:30era, betiere baldintza meteorologiko onak badaude. Euria edo haize zakarra eginez gero, jarduera eten egingo litzateke. Lehenengo orduak dira gomendagarrienak jarduera hau behatzeko. Ez da beharrezkoa izena ematea, doako jarduera da.

IGANDEA 6, EKOETXEA MEATZALDEA-PEÑAS NEGRAS
Urriaren 6an, igandea, 3 jarduera egingo ditugu Ekoetxea Meatzaldean (Peñas Negras, La Arboleda-Ortuella): ibilbide ornitologiko bat, hegaztiei eraztunak jartzeko erakustaldi bat eta inguruetan jarritako kaxa-habiak aztertuko ditugu. Ekitaldia Ekoetxea Meatzaldeak antolatu du eta aldez aurretik izena eman behar da, 946051275 telefonoan edo info.meatzaldea@ekoetxea.eus.

Ibilbide ornitologikoa 9: 00etatik 11:00etara egingo da. Ibilbide erraza da, zailtasunik gabekoa eta publiko guztientzat egokia. Komeni da prismatikoak ekartzea. Hegaztiei goiz osoan egingo zaie eraztuntzea, 9: 00etatik 13:00etara, betiere eguraldi ona egiten badu. Euria edo haize zakarra eginez gero, jarduera eten egingo litzateke. Lehenengo orduak dira gomendagarrienak jarduera hau behatzeko.
Habia-kaxak 12:30etik aurrera berrikusiko dira, gutxi gorabehera.

Informazio gehigarria hemen eta Equinoccio Naturarekin harremanetan jarri nahi izanez gero hemen kontaktua: 688682016

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...