Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
HEZEGUNEEN MUNDUKO EGUNA 2025
Otsailaren 2an, igandean, Urdaibai Bird Centerra joatera gonbidatuta zaude. Egun garrantzitsu honetan hainbat ekintza egingo dituzte: Goizeko 10.00etan eraztun zientifikoak jartzeko jardunaldi batekin hasiko dira, jende guztiarentzat zabalik egongo dena. 10:30ean, padura ezagutzeko ibilaldi gidatua antolatu da, lekuak mugatuak dira jarduera honetarako, beraz ezinbestekoa litzateke 699 839 202 telefonora deituz erreserba egitea. Gainera, egun horretan Urdaibai Bird Centerreko sarrera ere dohainekoa izango da, jarduera guztiak bezala.
Urte sasoi honetan, hezeguneek asko eskaintzen dute gozatzeko. Negua nagusitasuna galtzen ari da eta udaberria esnatzen ari da. Hegaztiak hegoaldetik iristen hasten diren garaia da, iparralderantz egiten dituzten bidaia luzeetan. Mokozabal saldoak hezegunean gelditzen dira atseden hartzeko eta jatekoa bilatzeko. Udaberriko lehen zeinuak agertzen dira, ahateek beren galarik eta kolorerik onenak janzten dituzte emeen gorteatzeko, txori kantariek kontzertuak eskaintzen dituzte beren lurraldeak iragarri eta bikotea aurkitzeko. Hezegune osoa esnatzen da urtaro berrirako prestatuz.
Informazio gehiago nahi izatekotan egin klik hemen.
Animatu zaitez eta hurbildu zaitez egun zoragarri hau igarotzera!