Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
IBILALDIA UNDABASOTIK
Uztailak 13, larunbata
Badirudi atzo izan zela, baina 16 urte dira Undabasora iritsi ginela. Proiektu txiki batekin hasi zen Lurgaia Fundazioa, eta begira noraino iritsi diren.
Proiektu honen historia ezagutu nahi duzu? Txokorik ederrenak ezagutu nahi dituzu eta haien eboluzioa ikusi? Berreskuratzen ari diren lursailetatik ibiliko gara, eta segida ekologikoari buruz hitz egingo dugu.
Eman izena ibilaldi honetan eta ekarri nahi dituzun galdera guztiak.
Undabasoren arrakastaren zati bat BBK Fundazioaren laguntzari esker izan da, jardunaldi hau finantzatu bai du ere.
9:30ean geratuko gara Muxikako Ibarruriko auzoko Andra Mari elizako Atarian, HEMEN.
EMAN IZENA aurreko osteguna baino lehen eta itxaron baieztapena. Plaza mugatuak.
Praka eta manga luzeak, mendiko botak.
Eraman ura eta zeozer jateko, nahi ba duzu.
Izena ematen baduzu, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. >> Zergatik?