Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
IBILBIDE GIDATUA AZKORRIKO MAREARTEKO EREMUAN
Irailean Munduko Itsas Eguna ospatzen dela aprobetxatuz, ibilbide gidatua egingo da Azkorri-Gorrondatxe hondartzako marearteko eremutik. Ibilbidean zehar (taldeei, familiei eta publiko orokorrari zuzendua) mareen funtzionamenduarekin, inguruko biodibertsitatearekin eta beste ingurumen-faktore batzuekin lotutako hainbat alderdi ezagutaraziko dira. Itsas biologiako doktore, dibulgatzaile, urpeko dokumentalen ekoizle eta Nakusarberen sortzaile Alberto Santolariak gidatuko du jarduera.
📆 Irailaren 21ean
🕥 10:00etatik 13:00etara
Gomendatutako gutxieneko adina: 7 urte. Bertaratzea librea da baina beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea eta Ingurumen Aretoko baieztapena jasotzea.
Informazio gehiago jakiteko egin klik hemen.