‘IBILBIDE HISTORIKOAK’ BISITA GIDATUEN PROGRAMA

Proiektuaren deskribapena

‘IBILBIDE HISTORIKOAK’ BISITA GIDATUEN PROGRAMA

Bizkaiko Foru Aldunditik ‘Ibilbide Historikoak’ bisita gidatuen programako hamairugarren edizio honetan Bizkaiko leku ezezagunak, normalean bisitatu ezin diren leku paregabeak eta bereziak ezagutzeko hainbat ibilbideak proposatzen ditu.

Uztaila eta abuztua: Ibilbide arkeologikoak Urdaibaiko aztarnategietan:gure Historia lurpetik ateratzen.

Urdaibaiko ibilbide arkeologikoen bidez, Urdaibaiko eta Bizkaiko Historiaren 5000 urteko historia ezagutu ahal izango da, Neolitotik Erdi Arora arte, eta Urdaibaiko Biosfera Erreserbako paisaia ederraz gozatu. Ibilbide arkeologikoen egutegiak era guztietako bisitak biltzen ditu: tren turistikoan; oinez; arkeologiako, biologiako, toponimiako eta euskal filologiako adituen eskutik; bisita bereziak zeinu-hizkuntzan, etab.

Aurtengo berritasunetako bat da Foruko erromatar herrixkan aritzen diren arkeologia-taldeak lanean ikusi ahal izango direla. Programak bost ibilbide gidatu ditu aztarnategi arkeologiko hauetan: Arrolako oppiduma (Arratzu), Foruko erromatar herrixka, Tribisburuko nekropoli erromatarra (Bermeo-Busturia), Ereñozarreko gaztelua (Ereño) eta Katillotxuko estazio megalitikoa (Mundaka, Sukarrieta eta Busturia).

Iraila: Bizkaiko Zin-bidea Gernikako Arbolatik harago.

Bizkaiko Zin-bidea Bizkaiko Jaunak foruen zina egiten zuen tokietatik igarotzen da. Gure lurralde historikoaren bihotza zeharkatzeko eta gure identitate politikoaren jatorria ezagutzeko modu interesgarria da. Ondarea, historia, mendi-ibiliak eta paisaia. Ibilbidea hiru etapatan egiten da, eta bi eratara egin daiteke: oinez hiru egunetan, edo autobusez egun bakar batean (goizez).

Ibilbideak tren turistikoan nahiz oinez egin ahal izango dira, naturaz, paisaiaz, ondareaz eta historiaz gozatu bitartean; horretaz gain, mendi-ibiliak egiteko aukera eskainiko da!

Ibilbideen inguruan informazio gehiago jakin nahi izanez gero, egin klik hemen eta ikusi hemen egutegia eta ordutegiak.

Erreserbak 688.856.689 telefonoan edo ibilbideak@bizkaia.eus helbidean

  

 

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...