Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
INAUSKETA SAREA – RED DE PODAS
Mavi-ren aldaketa klimatikoko hitzaldiak inspirazio gisa balio izan du Leioako komunitatea gero eta iraunkorragoa izateko. Ateratako proposamenetako bat jada proiektu bihurtu da: INAUSKETA SAREA.
Alde batetik, Donibane Zentro Okupazionaleko hiri-biodibertsitatea babesteko lorategia sortu zenetik, Sare Berdeak-etik pentsatzen ibili gara bertan sortzen diren inausketekin zer egin. Bestetik, Leioako Mercedarias Ikastetxeak inausketak behar dituen ortua du. Bi egoera horiek kontuan izanda, Sare Berdeak-etik aukera ezin hobea ikusi genuen bi beharrak lotzeko.
Bi entitateen artean ordutegiak antolatzeko Excel bat sortu dugu eta harremana errazteko WhatsApp talde bat sortu dugu Sare Berdeak-eko komunitatearen barruan. Jada lehenengo entrega egin zuten aurreko astean. Hemen argazkiak uzten dizkizuegu.
Zuk ere inausketak behar badituzu edo sortzen baldin badituzu jar zaitez gurekin harremanetan eta pentsatuko dugu zelan antolatu.