Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
INTERPRETAZIO IBILALDIA UNDABASOTIK
Urtearen amaiera hurbiltzen ari da eta balantze positibo egin nahi dute Lurgaia Fundaziotik. Ekosistemak berreskuratzearen eta kontserbatzearen ikuspegitik, 22.413 bertako zuhaitz eta zuhaixka gehiago dago.
Undabasoko lursail batzuetatik paseatzera gonbidatu nahi zaituzte: batzuk, landatu berrikoak, eta, beste batzuk, duela 15 urte baino gehiago landatutakoak. Segida ekologikoa bere magia egiten ari da bertan, eta, esaten digutena esaten dutela ere, ez daude abandonatuta.
Ikustera etorri nahi baduzu hau da Baso Biziak 2024 programaren azken jardunaldia, BBK Fundazioaren finantzaketari esker.
🗓 Abenduaren 28an.
🕚 10:00etan.
📍Andra Mari elizako aparkalekuan, Ibarrurin, Muxikan. HEMEN.
👖 Mendiko botak edo baratzekoak eta praka luzea, euria egitekotan, uretako arropa eta aldatzeko zerbait, nahikoa ur, ontzi berrerabilgarrian eta fruta edo jateko zerbait goiz erdirako.
👣 Zailtasuna: ertaina. Ibilbide laburra da, baina lokatza, sasiak eta aldapak egon daitezke.
📝 EMAN IZENA aurreko osteguna baino lehen eta itxaron baieztapena. EMAN IZENA HEMEN. Plaza mugatuak. Ez joan izena eman gabe eta baieztapena jaso gabe. Eta, izena ematekotan, ez falta edo abisatu ahalik eta lehen. Eskerrik asko!
Apunta zaitez eta Mallabin ikusiko gara!