Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
JAI GARBIEN ALDE KANPAINA: DURANGOKO AZOKA
Abenduaren 7an, Durangoko Azokan egon ginen Jai Garbien Alde kanpainaren markoan azoka aztertzen. Helburu nagusiak bi dira, alde batetik, azokan parte hartzen duten pertsonen iritziak eta pertzepzioak ezagutzea, eta beste aldetik, behatzaile gisa lan egitea dira.
Bertaratutakoen iritzia ondo aztertzeko artisauei, txosneko saltzaileei, tabernako langileei, azokako antolatzaileei eta bertaratutako pertsonei galdetegiak egin dizkiegu. Guztira, 9 saltokietako langileei eta azokara bertaratutako 13 pertsonei egin dizkiegu galderak. Galdetegiekin azokan zehar egiten den hondakinen kudeaketaren inguruan dituzten beharren inguruan hausnarketak egiten lagundu dugu.
Durangoko Azoka adibide ona izan da mota honetako ekitaldiek dituzten beharrak agerian uzteko. Azokan sortzen den hondakinik ugariena ontzi arinak, beira eta ahozapiak izan dira. Bertaratutakoen arabera, Durangon zehar birziklatzeko edukiontziak ikusgarri ez daudela jaso dugu.
Durangon, azokaren ondoren, hondakinak metatzeko guneak daudela behatu dugu. Batez ere, txosnen ondoan eta alde zaharrean behatzen dira metaketa handienak. Ikusi da jende metaketa eremuetatik gertu mota guztietako hondakinak pilatzen direla.
Azoka antolatzen duen Gerediaga Elkartearekin harremanetan gaude, izan ere, aurten azterketa soziokulturala egingo dute liburu eta disko azokako saltzaileei, eta bertan, hondakinen kudeaketaren inguruan galderak gehitu ditugu Sare Berdeak-etik.
Guztion artean elkarlanean arituta #jaigarbienalde egiten badugu, hondakinak murriztea lortuko dugu! Zure herrian ekintzaren bat egitea nahi baduzu edo iradokizun edo ideiarik baduzu, idatz iezaguzu: kaixo@sareberdeak.eus