Proiektuaren informazioa
Proiektuaren deskribapena
JARDUNALDIA AMUNATEGIN: EEI ETA BABESLEAK KENTZEA
Duela ia 20 urte Lurgaia Fundazioak berreskuratzen hasi zen baso zatitxo honetara itzuliko gara.
Bertan landatzen amaitu zenetik, gauza zoragarriak gertatu dira: segida ekologikoa bere magia egiten ari da eta ingurua ikusgarria dago. Baina, espero bezala, gauza txar batzuk ere gertatzen jarraitu dute: espezie exotiko inbaditzaileak. Hori dela eta, eukaliptoak gerrikotuko ditugu, urte hauetan berragertzetik hazten joan direnak. Eta crocosmia nekaezinaz arduratuko gara ere. Espezie hau ia ezabatu ezina da, baina ez ba da kontrolatzen, mugarik gabe hazten da. Geratzen diren eta beharrezkoak ez diren babesgarriak ere kenduko ditugu.
Lan handia, ezta? Tortilla pintxo batzuetara gonbidatu beharko zaitugu azkenean. Bazatoz?
Ekainak 15, larunbata, 9:30.
Busturiako Axpe auzoko Andra Maria elizako arkupean, HEMEN
EMAN IZENA eta itxaron baieztapena.
Praka eta manga luzeak, mendiko edo ur-botak. Euria egiten ba du, uretako arropa.
Eraman ura eta zeozer goizerdian jateko, nahi ba duzu.
IZENA EMAN HEMEN info@lurgaia.org