JARDUNALDIA: KLIMA-KRISIAK ESKUBIDEAK URRATZEN DITU

Proiektuaren deskribapena

JARDUNALDIA: KLIMA-KRISIAK ESKUBIDEAK URRATZEN DITU

2023ko apirilaren 20a

BBK Klima Abentura . Busturia 

(09:00 – 14:00)

Klima-krisia da giza eskubideentzako mehatxu nagusia XXI. mendean. Klima-aldaketak arriskuan jartzen du bizitzeko, osasunerako, ura, elikagaiak eta etxebizitza izateko, garapenerako eta autodeterminaziorako eskubideak erabat gozatu ahal izatea. Gainera, horri eraginkortasunez aurre egin ahal izateko, eskubide guztiak baliatu behar dira, besteak beste, informaziorako eta parte hartzeko eskubideak.

Jardunaldi honen bidez, klima-krisiaren inguruko arazo eta konponbide posibleei buruz hausnartu eta sakondu nahi da, gizarte- eta ingurumen-arazo gisa, eta klima-krisi horrek giza eskubideekin duen lotura aztertu, ikuspegi global, kulturaniztun eta feministatik begiratuta.

Jardunaldiak eskubideen defendatzaileen funtsezko eginkizuna eta kaltetutako kolektiboen ahotsa azpimarratuko ditu, eta giza eskubideen, ingurumenaren eta lankidetzaren arloarekin zerikusia duten pertsonei, administrazio publikoei eta beste erakunde eta pertsona interesdun batzuei zuzendua dago.

Programa: klima-krisia-eskubideak

Izen-ematea hemen

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...