KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO DIBULGAZIO-HITZALDIAK + KARBONO-AZTARNAREN TAILERRAK

Proiektuaren deskribapena

KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO DIBULGAZIO-HITZALDIAK + KARBONO-AZTARNAREN TAILERRAK

María Victoria Román de Lara Basque Centre for Climate Change (BC3) zentroko ikertzailea da, eta klima-aldaketaren inguruan interesa duten pertsonei hitzaldiak edo tailerrak eskaintzeko asmoarekin idazten digu.

  • KLIMA-ALDAKETARI BURUZKO DIBULGAZIO-HITZALDIA

“Klima-aldaketaren arloko ikertzailea naiz, eta lankide batekin klima-aldaketari buruzko dibulgazio-hitzaldi bat sortu dugu, kausak, ondorioak eta konponbideak jorratuz.

Hitzaldi hau hainbat lekutan eman dugu: haurren gurasoentzat, ikastetxeetako IGEen laguntzarekin; hainbat herritan, udalaren laguntzarekin; Unibertsitatean, irakasleen laguntzarekin; bigarren hezkuntzako ikasleentzat eta “Pint of Science” zientzia-dibulgazioko ekitaldian parte hartzeko ere egokitu dugu.

Beharrezko baliabideak: Ordenagailua eta proiektorea dituen gela. Gaiari buruzko informazio gehiago hemen (Gaztelaniaz)

  • KARBONO-AZTARNAREN TAILERRA

Karbono-aztarna kalkulatzeko tailerra. 10 urtetik aurrera. Ordubeteko iraupena. 2 parte-hartzailetik gora.

Beharrezko baliabideak: Ordenagailua eta proiektorea.

Horrelako hitzaldietan interesatuta bazaude, kaixo@sareberdeak.eus helbidera idatz dezakezu. Ez galdu aukera zoragarri hau!

2 Erantzunak

  1. Mercedarias Leioa

    Ezinbesteko hitzaldia edozein ikastetxean entzuteko eta hausnarketa sakona ahalbidetzen duena. Oso ondo azalduta momentu oro eta hitzaldia oso gertukoa suertatzen da. Bai ondorioen azalpena eta baita konponbideena ere, oso errez ulertzen dira, eta erabilitako irudiak oso deigarriak eta ikusgarriak dira eta klima-aldaketak sortzen dituen arazoen larritasuna hobeto ulertzen laguntzen dute. Eskerrik asko honelako hitzaldiak gauzatzen eta ahalbidetzen duten erakunde guztiei. Nahitaezko hitzaldia gure ekosistemak eta ingurumenak babestu nahi baldin baditugu.

Utzi iruzkin bat

You are donating to : Greennature Foundation

How much would you like to donate?
$10 $20 $30
Would you like to make regular donations? I would like to make donation(s)
How many times would you like this to recur? (including this payment) *
Nombre *
Last Name *
Email *
Teléfono
Dirección
Additional Note
paypalstripe
Loading...